Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Idoia Mendia: “Bidea irekitzen ari gara erakunde guztietatik eskubideak berreskuratu eta handitzeko”

1. argazkia
Idoia Mendia, Carmen Calvo, Eneko Andueza y José Guirao | Foto: Socialistas Vascos

PSE-EEren idazkari nagusiak, Idoia Mendiak, azpimarratu egin du, sozialistak erakunde denetan egoteari esker, “bidea irekitzen ari direla herritarren arazoak konpontzeko eta beren eskubideak berreskuratu eta handitzeko”. “Kultura politiko ezberdina burutzen ari gara: elkar ulertzearena, elkarrizketarena, aukerena. Behin betiko atzean utzi nahi dugu inposaketen eta etsipenen aroa, eta buruzagiek herritarrak entzun ditzatela nahi dugu, besteekin bat eginez itxaropenak eskaintzeko”, azaldu du Donostian egindako ekitaldi politiko batean. Bertan ere izan dira Carmen Calvo Gobernuko presidenteordea, Eneko Andueza PSE-EEren Gipuzkoako idazkari nagusia eta José Guirao Kultura ministroa.  

Idoia Mendiak, halaber, nabarmendu du Pedro Sánchezen Gobernuaren konpromisoa kulturarekin eta feminismoarekin. “Politika denetan egon beharra duen berdintasunaren auziarekin. Beti sozialismoaren eskutik etorri den auziarekin. Gobernu sozialistak beharrezkoak izan dira gure bizitzaren gain erabakiak hartzeko aukera izan dezagun, mehatxatuta zeudenei segurtasuna emateko, erantzukizun politikoak gure gain hartzeko”, ziurtatu du.