Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Idoia Mendia: “Eskubide sozialak bermatuko dituen Estatutuaren erreforman izango gara”

1. argazkia
Idoia Mendia durante la entrevista en Radio Popular | Foto: Socialistas Vascos

PSE-EEren idazkari nagusiak, Idoia Mendiak, gaur ziurtatu duenez, Euskal Sozialistek parte hartuko dute Gernikako Estatutuaren erreforman eskubide sozialak nabarmentzeko eta herritarren ongizatea handitzeko.

“Eskubide sozialak, adibidez, gutxieneko diru-sarrerak edo etxebizitza, bermatuko dituen erreforman egongo gara”, azaldu du. Herri Irratian egindako elkarrizketa batean, Idoia Mendiak gogorarazi du bere alderdiak historian zehar pertsona eta kolektibo ahulenak defendatzea izan duela helburu, eta, horri esker, 1936ko eta 1939ko autonomia-estatutuetan parte hartzeko aukera izan zutela. PSE-EEren idazkari nagusiarentzat funtsezkoa da autogobernuan planteatzen diren aldaketak legearen barruan egitea, aurrera eraman ahal izateko.

Idoia Mendiak, halaber, pentsio publikoen sistema babestu du, zenbateko duinez osatutakoa; eta errepikatu du Toledoko Itunean hitzartu beharko liratekeela finantzazio-mekanismoak, beharrezkoa bada, zergen bidezko ekarpena barne. DSBEei buruz esan du aukerak handitu behar direla hainbat egoerari erantzun ahal izateko, adibidez, nahikoa baliabiderik gabe seme-alabarik dituzten emakumeen egoerei.