Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   Elkarrizketa Cadena SER irratiko La Ventana Euskadi irratsaioan

Idoia Mendia: "ETA berandu iritsi da, betiko legez"

Euskal Sozialisten idazkari nagusiak espero du ETAren adierazpena irmoa eta argia izatea, “denok argi izan dezagun ETAk behin betiko amaiera emango diola delituz beteriko istorioari”

1. argazkia
Idoia Mendia, durante la entrevista en La Ventana Euskadi de la Cadena SER | Foto: Socialistas Vascos.

PSE-EEren idazkari nagusiak, Idoia Mendiak, ETAri eskatu dio “irmotasunez eta argitasunez” joka dezala adierazpenean, erakunde terroristak jarduna eten egingo duela iragartzeko egingo duen horretan. “Desmobilizazioko terminoak erabiltzen ari dira, beste toki batzuetan erabili direnak; baina hemen ez dute zerikusirik Euskadin gertatutakoarekin”, ohartarazi du Mendiak, banda desegitea espero duenak. "Denok argi izan behar dugu ETAk behin betiko amaiera emango diola delituz beteriko istorioari", baieztatu du.

Cadena SER irratiko La Ventana Euskadi irratsaioan Mendiak nabarmendu duenez, “ETAk 2011n ezeren truke hiltzeari utzi zion moduan, eta armak ezeren truke utzi zituen moduan, ETAk pertsiana itxiko du prezio politikorik gabe”.

Mendiak baztertu egin du ospakizunik egiteko aukera; izan ere, “bizitzaren egunerokotasuna, txakurra ateratzea, zaborra jaistea eta abar dira ospatzeko erarik onena”.

Aurrekontuak

Euskal Sozialisten buruzagiak errepikatu egin du Rajoyren aurrekontuen kontra dagoela, herrialdearen “berdintasunari eta gizarte-kohesioari” laguntzen ez dietelako. Iritzi berekoa da PSOEren idazkari nagusia, Pedro Sánchez.

Gernikako Estatutuaren erreformari buruz, Mendiak ohartarazi duenez, “Euskal Sozialistok ez dugu legez kanpoko akordiorik egingo, ez eta euskaldunei gatazkak eragiten dizkionik ere”.