Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   La Europa soñadaren aurkezpena

Idoia Mendia: “Krisiari eman beharreko erantzuna solidarioa eta elkarlanean oinarritua izango da; soilik horrela saihestu ahalko da populismoek eta nazionalismoek gora egitea"

• PSE-EEk idazkari nagusiak ohartarazi du Europak “hazkunde ekonomiko bateratu eta bidezkoa” ahalbidetu behar duela, funts gehiago bideratuz Covid-19ak gehien kaltetu dituen herrialdeetara

1. argazkia

Idoia Mendiak, PSE-EEko idazkari nagusi eta Lehendakaritzarako hautagai denak, ohartarazi du Covid-19aren krisiari eman beharreko erantzuna “solidarioa” eta “akordioan eta lankidetzan” oinarritua izan behar duela. Bestela, aurreko krisialdian Europan gora egin zuten populismo eta nazionalismoei bazka ematen ariko garela ohartarazi du. “Konponbidea akordioetatik eta elkarlanetik etorri behar du, bakarrik ezin dugulako irten. Eta elkartasuna egon behar du. Herrialde batzuk kaltetuago izan dira beste batzuk baino, eta hori kontuan izan behar da funtsak banatzean. Guztion etorkizuna dago jokoan, hazkunde ekonomikoa bateratua eta bidezkoa izan behar da, populismoei eta nazionalismoei bide ez emateko", zehaztu du.

Krisiaren aurkako erantzuna solidarioa izan behar da, elkarlanean oinarritua. Hau da populismo eta nazionalismoen gorakada saihesteko bide bakarra.#IdoiaErantzunak pic.twitter.com/tBXUg03R2V

— Idoia Mendia (@IdoiaMendia) June 19, 2020

Idoia Mendiak La Europa soñada. Miradas vascas, (Amestutako Europa. Euskal begiradak) liburuaren aurkezpenean hartu izan du parte. Liburua Ramón Jauregik koordinatu du eta Ramón Rubial Fundazioak argitaratu du. Ekitaldian izan da Ludger Mees historialaria ere, eta Eider Gardiazabal europarlamentari eta Fundazioko presidente denak hartu du parte Bruselatik. Bi egileren testuak ageri dira liburuan.

Europako proiektuak duen garrantzia azpimarratu du, bere jardunean, buruzagi sozialistak, “berdinen artean partekatutako espazio sozial bat, guztiok balio berberak partekatzen dituguna” dela iritzi baitio. Horren harira, pandemiaren aurrean Europar Batasuna jokatzen ari den eginkizun garrantzitsua azpimarratu du, “baliabide bolumen handia jarri duelako mahai gainean susperraldi ekonomikorako”. “Shock egoeran igaro genituen lehen uneak, baina erantzun egokia eman izan du gero Europak, aurrerapauso itzela da berreraikuntzarako funtsa”, adierazi du.

Elkartuta eta “inor atzean ez uzteko helburuak partekatuz eta bide bera eginez" aritzeko beharra azpimarratu du, etorkizuna jokoan dugulako. “Soilik erantzun solidarioekin berreskuratuko da proiektu partekatuaren alde egiteko ilusioa. Bestela, nazionalismoek eta populismoek gora egingo dute", errepikatu du.

Eider Gardiazabalek, bere aldetik, adierazi du askotariko jatorriko testigantzak biltzen dituen liburuak Europar Batasunaren leloa laburbiltzen duela: “Aniztasunean elkartuta”. Eta “europar proiektu indartsu bat izateko nahia" islatzen duela esan du, “herritarrei krisi honetatik irteten lagunduko diena baina aurrerapausoak ere ematen joango dena, amets amaitu gabea delako europar ametsa”.

Ramón Jauregik ere obraren “aniztasuna” nabarmendu du. “Europari buruzko euskal begiradak biltzen ditu liburuak, baina askotariko begiradak, oroz gain. Liburu plurala da ideologia aldetik, eta liburu europazalea da; europazaleak dira bertan idazten duten guztiak, uste sendo garbi bat ageri da horiengan guztiengan, Europaren gogoa dute guztiek, Europa amestu izan dugu guztiok, eta horrekin jarraitzen dugu amesten”, esan du.