Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Martxoa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   #U12 hauteskundeak

Idoia Mendia: “Osasuna ez da identitatearekin bermatzen, inbertsio eta lankidetza gehiagorekin eta kudeaketan eraginkorrago izanez bermatzen da”

• PSE-EEko lehendakarigaiak uko egin dio “eskumena norena den hainbeste erreparatzeari”, eta esan du “garrantzitsuena erronkei nola erantzuten zaion” dela.

1. argazkia

Idoia Mendia PSE-EEko idazkari nagusi eta lehendakarigaiak uko egin dio gaur identitateari buruzko eztabaidek eta nazionalismoaren auziek desbidera ditzaten erakunde eta alderdiak Euskadik dituen “erronketatik”, batik bat Osasungintzarekin lotutakoak. “Osasuna ez da identitatearekin bermatzen, inbertsio eta lankidetza gehiagorekin eta kudeaketan eraginkorrago izanez bermatzen da”, esan du, jarraian “ezin diogu beharrezkoa dena egiteari utzi eskumen eztabaidengatik” eransteko.

Idoia Mendiak adierazpen horiek egin ditu Eneko Andueza Gipuzkoako hautagaiarekin eta Miguel de los Toyos Eibarko alkatearekin batera bertako ospitale ondoan burututako ekitaldi politiko batean. Idoiaren esanetan, “bada garaia zenbaitzuk euren barne tabuak gainditu ditzaten”, eta dei egin du “ez egoteko horrenbeste eskumena norena den begira, baizik eta erronkei nola erantzungo diegun”. 

👉Osasuna ez da identitatearekin bermatzen, inbertsio eta lankidetza gehiagorekin eta kudeaketan eraginkorrago izanez bermatzen da. 

💪Ez dugu arreta hainbeste jarri behar eskumena norena denean, #Covid19-ak #Euskadi-ren  etorkizunerako dakartzan erronkei nola erantzungo zaion baizik#12J pic.twitter.com/UtbTgW5vxW

— Idoia Mendia (@IdoiaMendia) June 30, 2020

 “Zerbitzu Soziosanitarioen Euskal Sistema eraginkor bat eraikitzeko” eskuz esku lan egiteko beharra azpimarratu ondoren, uko egin dio hori lortzeko formula lehiatzea izan beharrari, eta lankidetzaren alde egin du, “kontua  ez da-eta Euskadi lehenengo, Euskadin denok batera baizik, eta horixe da Euskal Sozialisten proposamena”.

Buruzagi sozialistak balioa eman dio osasun alorrean alderdiak duen legatuari, zeinaren "ikur" baita Eibarko ospitalea. “Sozialistok diseinatu genuen Gobernutik duela hamarkada bat eta ondoren etorri zirenek geratu egin zuten, baina hor egon ginen berriro sozialistak, negoziatuz eta hitzartuz zentroa gauzatzea lortu arte. Ondorioz, hobeto prestaturik aurkitu izan gara bizi izan dugun bezalako larrialdi batean aurrean”, azaldu du.

Bide horretatik jarraitzera egin du dei, zerbitzu publikoak indartuz, eta "oraingo krisia eredu soziosanitarioa eraldatzeko aukera gisa" ikustearen alde egin du. “Eredua eraldatzeko unea da, baliabideak egokiago koordinatuz udalen, aldundien eta Eusko Jaurlaritzaren artean. Baliabide teknologiko guztiak probestu behar ditugu osasuna eta gizarte-zerbitzuak integratzeko, herritarrek nahi duten segurtasun-sarean bihur daitezen zerbitzu publikoak eta inor atzean utzi gabe konponbideak eskain ditzan” esanez amaitu du.

Eneko Anduezak, bere aldetik, sozialistek "beti pertsonak alderdien interesen aurretik” jartzen dituztela azpimarratu du, eta, horri esker, EAJk eta EH-Bilduk oztoparazitako proiektuaren ospitale bat duela Eibarrek, zeinak Patxi Lópezen Gobernuari “kalte egitearren” proiektuaren aurka azaldu baitziren. Zentroa, azpimarratu duenez, “funtsezkoa” izan da Covid-19aren kontrako borrokan, “eustorma” gisa aritu delako eta zeregin garrantzitsua bete duelako euskal osasungintza kolapsatu ez zedin.

Miguel de los Toyos Eibarko alkate denak birusagatik hildakoak eta osasun krisian kaltetutakoak izan ditu gogoan, eta baita orain horren ondorio ekonomikoak pairatzen ari direnak ere, eta esan du egoera hau gainditzeko "funtsezkoa" dela "beldurra edo nagia kendu eta hautsontzietara joatea”, eta funtsezkoa dela “botoa Idoia Mendiari ematera joatea”.