Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Martxoa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   Martxoaren 8ko manifestazioa

Idoia Mendiak dei egin du “eskuineko alderdiak gerarazteko, emakumeen eskubideak murriztu nahian dabiltzalako”

PSE-EEko idazkari nagusiak, Emakumearen Nazioarteko Egunaren harira Bilbon egindako martxan, dei egin du kaleetan manifestatzeko “baina baita hautsontzietan ere”

1. argazkia
Idoia Mendia encabeza la delegación socialista en la manifestación del 8 de marzo en Bilbao. | Foto: Socialistas Vascos

Idoia Mendia PSE-EEko idazkari nagusi eta lehendakarigaiak emakumeen eskubideentzat eskuin alderdiek dakarten arriskuaz ohartarazi du eta erantzuna ematera deitu du datorren apirilaren 5eko hautsontzietan, euren eskubideen konkistan atzerapausorik ez dadin izan. Ildo horretan, esan du "martxoaren 8an manifestatzea ez dela aski", baizik eta "berdintasuna egun guztietan erreibindikatu behar dela”. “M8ak kalean eta erakundetan lanean harrapatu gaitu. Berdintasuna politika sozialisten bihotzean dago, emakume askoren ezinegona ari gara jasotzen kalean, ezinegon hori emakume guztion bizitza hobetuko duten politika publikoetatik emango diren erantzunetan bihurtzeko”, azaldu du.

Gaur, #m8, emakumeka kalean adierazten gara, baina #a5ean ere adierazi behar gara hautsontzietan gure eskubide eta askatasunak murriztu nahi dituzten alderdiei galga jartzeko. #m8 #EmakumeBerdinetaAskeak #Emakumearen Nazioarteko Eguna pic.twitter.com/3IXo1uJ1eT

— Idoia Mendia (@IdoiaMendia) March 8, 2020

 

Idoia Mendiak Bilboko kaleetan Emakumearen Nazioarteko Egunaren harira izandako manifestazioan hartu du parte eta adierazpen horiek egin ditu horren aurretik Moyua plazan egindako kontzentrazioan. Kontzentrazio horretan, Idoia Mendiak Teresa Laespada, Begoña Gil, Inés Ibáñez eta Sonia Pérez, guztiak PSE-EEren Batzorde Exekutibokoak, izan ditu alboan, eta baita erakundeetako beste emakumezko arduradun batzuk ere, hala nola María Guijarro diputatua, Arantza Leturiondo eta Isabel Muela sailburuordeak eta beste hainbat emakumezko militante eta jarraitze sozialista.

“Eskubideen konkista etenik ez duen borroka da baina eskuineko alderdiek egunero gogorarazten ari zaizkigu ezin dela ezer egintzat eman, ez dagoela konkistatutzat eman daitekeen eskubiderik eta ezin garela lo gera. Borroka hautsontzietan ere eman behar da. Apirilaren 5ean oso hitzordu garrantzitsua dugu eta emakumezko sozialistek euskal gizarteari eskatzen diogu Alderdi Sozialistaren alde egin dezatela, emakumeen eskubideak defendatzen dituzten alderdien alde, eta gogoan izan dezatela asko dugula jokoan egun horretan, eta geure eskubideak murriztu nahi dituzten alderdiei galga jarri diezaiekegula”, erantsi du.