Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   Euskadi Aktibatu 2020 Topaketak

Idoia Mendia: “Sozialistok zenbat eta indartsuago izan, orduan eta indartsuago euskal herritarrak”

Euskal Sozialisten idazkari nagusiak, Idoia Mendiak, esan du “euskal herritarrak indartsuago izango direla” hurrengo hauteskunde autonomikoetan PSE-EEk “bere babes eta indarrak” handitzen dituen heinean. “Protagonista gara erakunde guztietan, ez dago bat bera ere ulertzerik sozialistarik gabe; indartsu egin gara, eta euskal gizartea ere, egun, indartsuagoa da”, arrazoitu du.

1. argazkia
Adriana Lastra fotografía a Idoia Mendia junto a una militante| Foto: Socialistas Vascos

Politika egiteko era berri baten aitzindari-taldea izan gara, eta orain Espainiara ari da zabaltzen. Ezinbestekoak izan gara buxaduratik eta lubakitik irteteko. Oker dabiltza @sanchezcastejon-en Gobernuari 100 egun emateko betarik gabe ere kritikatzen ari direnak #IdoiaEuskadiAktibatu pic.twitter.com/P6AEORnbwf

— Idoia Mendia (@IdoiaMendia) January 24, 2020

 Idoia Mendiak esan du PSE-EEk erakunde gehienetan koalizioko gobernuetan engaiatuz “dagokigun espazioa betetzea" erabaki zuela. Hots, “ekintza guztietan arduratsu eta koherentea den euskal ezkerraren espazio garbia. Horri esker, Euskadik bere beharretara zuzentzen diren gobernuak ditu”.

PSE-EEko buruzagiak eman dio hasiera Euskadi Aktibatu 2020 Topaketen irekiera-ekitaldiari, Adriana Lastra PSOEko idazkariorde nagusiak lagundurik. Foro horretan, zoriondu egin da Espainian Gobernu eratu berriagatik, eta azpimarratu du hori lortzeko formula, akordioa, Euskal Sozialistek arrakastaz jarri izan dutela praktikan Euskadin. “Politika egiteko era berri baten aitzindari-taldea izan gara, eta orain Espainiara zabaltzen ari da. Ezinbestekoak izan gara buxaduratik eta lubakitik irteteko”, nabarmendu du.

Pedro Sánchézen Gobernuari “gutxieneko 100 egunak ere ematen ez dizkioten” aurrean, Gobernua “geroz indartsuagoa egingo dela” iragarri du, “herritarrak indartsuago egingo dituelako”. “Jendeak bere beharrei erantzuten dien Gobernu bat dagoela sentituko du bere etxeetan”, eta horrek “sektarioengandik aldenduko dituzte” eta Gobernua sendotuko du.

Datozen hamarkadetan euskal gizarteak aurre egin beharrean den erronka handiez ere jardun du, "ekonomia berriaz eta belaunaldien arteko itun berriaz”, alegia. Bi gai horiek datorren larunbat honetan, hilak 25, aztertuko dira Topaketetan pare bat lan-mahaitan, eta “europar ikuspegi batetik, txokoetako politiketatik urrun” den begiradaz heltzeak duen garrantzia azpimarratu du.

“Guztioi eragiten digu globalizazioak, demografiak, teknologiaren eta ingurumenaren erronkek. Batzuek nazionalismoarekin eta banderarekin nahi diote egin aurre horien ondorioei. Sozialistok zera nahi dugu, gobernu guztiek, hasi tokikoetatik eta Europakoraino, lanak elkarren artean bana ditzatela. Elkarren artean lanean ari daitezela nahi dugu, euskaldunok hobeto babesturik egon gaitezen geure eskubideetan europar politika komun batzuen bitartez", esan du.