Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   #IdoiaSarean

Idoia Mendia: “Euskal Sozialistok lehen mailako arreta indartzearen alde gara osasun-eredua eraldatzeko funtsezko pieza gisa”

• PSE-EEko idazkari nagusiaren iritziz, osasun-sistema berrantolatu egin behar da eta bi “ibilbide” sortu behar dira: arrunta eta “etor daitezkeen pandemietan arreta bideratzeko beste bat”
• Salvador Illa Osasun ministroak erne jarraitzeko eskatu du krisia “ez delako amaitu", eta “osasungintza eta osasun publikoan gehiago inbertitzeko" beharra azpimarratu du, etorkizunean "prestaturik egon gaitezen”

1. argazkia
Idoia Mendia y Salvador Illa conversan durante su reunión telemática. | Foto: Socialistas Vascos

Idoia Mendia PSE-EEko idazkari nagusi eta lehendakarigaiak “lehen mailako arreta bultzatzearen eta indartzearen” alde azaldu da euskal osasun-sistemaren funtsezko pieza gisa, zeinak Covid-19ko krisiaren unerik estuenak igaro ostean “erreformei heldu” beharko baitio pandemiari arreta eman eta hori konpontzen eraginkorragoa izateko, baina baita etor daitezkeenei ere aurre egiteko”.  “Abaguneaz baliatu behar gara erreformak egiteko. Pandemiak erakutsi du azkarrago aritu behar ginatekeela, adibidez, osasun publiko komunitarioarekin edo kronikoei arreta ematearekin lotutako neurriak abian jartzen, batik bat lehen mailako arretan, tentsio handia jasan baitu krisi honetan; hori indartu beharra dugu, giltzarri izango delako etor daitezkeen pandemietan”, adierazi du. 

🚧Lehen mailako arreta indartzea funtsezko pieza da osasun ereduaren eraldaketan. 

✅Hori da #Euskadi hobetzeko Euskal Sozialisten apustuetako bat. #Idoiaenred #IdoiaSoluciones pic.twitter.com/iIfFDR8NID

— Idoia Mendia (@IdoiaMendia) June 18, 2020

Idoia Mendiak hausnarketa horiek egin ditu Salvador Illa Osasun ministroarekin burututako topaketa telematiko batean. Biek ala biek Covid-19aren pandemiari emandako erantzun sanitario eta soziala hala nola arlo horretan euskal gizartea aurre egin beharrean den erronkak aztertu izan dituzte. Jarduera #IdoiaSarean ekimenaren barruan antolatu da, “Osasungintza pandemia ostean birpentsatzen” izenburupean.

Buruzagi sozialistak azpimarratu du Covid-19a ez dela izango bizi izan dugun azken pandemia, adituek dioten moduan. Hori dela eta, Osasungintza berrantolatu behar da, “bi ibilbideko eredu berri bat" sortuta. “Ibilbide bat, honelako krisi egoerei aurre egiteko, eta beste ibilbide arrunt bat, ohiko osasun-asistentzia bideratzeko. Izan ere, gaixotasun larriak izanik baina kutsatzearen beldurrez ospitaletara hurbildu izan ez diren edo euren diagnostiko-frogak atzeraturik ikusi dituzten pertsonak aurkitu izan ditugu. Hori saihesteko nahitaezkoa da erreformak azkartzea, sistema hobetu eta herritarrak hobeto artatze aldera", azaldu du.

Osasun-ereduaren beharrezko eraldakuntzari heltzeko prestakuntza-plana ere zehaztu du, bere esanetan “aurkezten zaizkigun aukerak aprobetxatuz irten behar dugulako krisi honetatik”. Hala, lehen mailako arreta indartzeaz gain, eta “edozein pandemia-agerraldi detektatzeko benetako antena izan dadin”, “osasun- eta gizarte-sistemen arteko konexioa” aipatu du, “hori delako bermea zaurgarrienak, bereziki adinekoak eta mendekotasuna duten beste pertsona batzuk, arretarik gabe gera ez daitezen”. “Pertsona horiek osasungintza publikoaren radarrean izan bagenitu, askoz arreta hobea jasoko zuten”, erantsi du.

Euskal Sozialistek industria-osasun batzorde bat sortzearen alde egiten dute hurrengo legegintzaldirako lehentasunezko neurrien artean, eta halaxe jasotzen da bere programan. Larrialdi kasuetan, batzorde horrek lagunduko luke enpresek osasun beharretara moldatzeko euren produkzioa. Horren haritik, Idoia Mendiak “Administrazioa sektore pribatuarekin lerratzen denean gizartearen mesederako sor daitezkeen sinergiak” nabarmendu ditu. “Ez geneuzkan babesteko behar ziren neurriak, baina gure enpresek osasun-ekipo eta materialen produkzioarekin erantzun izan diote, Gobernuak hala eskatuta”, azpimarratu du.

Etorkizunera begiratzeaz gain, Mendiak gogoratu nahi izan du sailburu sozialistak izan zirela Osakidetza lehen-lehenik zutik jarri zutenak eta, ondoren, haren modernizazioa bultzatu zutenak. “Aitzindariak izan ginen 80ko hondarrean José Manuel Freire sailburuarekin, osasun-txartela eta medikua hautatzeko aukera sartzean, eta aitzindariak izan ginen geroago ere, duela hamarkada bat Rafael Bengoa sailburuarekin, kronikoen estrategia edo errezeta elektronikoa sartzean”, adierazi du.

Salvador Illak, bere aldetik, Euskal Sozialistek egindako lana eskertu du, "Gobernu ekintzaren erantzunkide direlako Euskadin", eta zoriondu egin du Euskadi normaltasun berrira ematekoa den pausuaren aurrean. Ministroak, dena dela, ohartarazi du erne jarraitu behar dutela herritarrek nola administrazioek, “pandemia ez delako amaitu, kontrolatuta dugu baina ez da amaitu, agerraldiak izan dira Espainian nahiz munduan, eta agerraldi gehiago ere egongo da”. Horren aurrean, “kapilaritate handiko sare bat” izatearen garrantzia azpimarratu du, “kasu berriak askoz lehenago detektatzeko eta irmotasun handiagoz aritzeko horiek zabaldu ez daitezen”. “Amaiturik ez egoteaz gain, gehiago ere etorriko zaizkigu; oso mundu globalizatu batean bizi gara, eta toki batean gertatzen dena beste batera hedatzen da; hori dela eta, prestaturik egon behar dugu”, gaineratu du. Ildo horretan, erantsi du badakigula “orain zer egin behar den: gehiago inbertitu osasungintza eta osasun publikoan, babes-ekipoetan edo aireztatze-ekipamenduetan”.