Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   #U12 hauteskundeak

Idoia Mendia: “Gobernuak ez daitezen entretenitu, hurbilekoa denari erantzun diezaioten, lankidetzan eta ez norgehiagokan aritu daitezen, horretarako gaude Euskal Sozialistak"

• Lehendakarigaiak dei egin die aurrerakoei “euren etorkizuna ez dezaten utzi abstentzioaren esku”, eta ziurtatu du PSE-EEk bermatuko duela Eusko Jaurlaritzak “liskarra dakarren edozertatik urrundurik ibiltzea, ez da abertzaleen kausetan ibiliko eta zoru etiko utziezina izango du”

1. argazkia

PSE-EEren idazkari nagusi eta lehendakarigaiak, Idoia Mendiak, esan du botoa Alderdi Sozialistari ematea dela “aurrerakoien boto segurua”, eta “gobernuak entretenitu ez daitezen, hurbilekoa denari erantzun diezaioten eta berrikuntzetara ausartu daitezen, norgehiagokan ibili ordez lankidetzan aritu daitezen, ezkerreko politika ez-nazionalistak egin ditzaten" berme izateko aurkezten dela hauteskundeetara.

Ermuan emandako mitin batean, Idoia Mendiak dei egin die herritarrei “ez uzteko zoriaren esku eta abstentzioaren esku euren etorkizuna”, eta Euskadiko aurrerakoiei zuzendu zatzaie bereziki, zeintzuekin konpromisoa hartu baitu “Euskadi aurrera ateratzeko, guztiok seguru sentituko diren eta inor atzean geratuko ez den sare bat eratzeko”. Horregatik, dei egin die ez daitezen erori “inertzian, erosotasunean eta ziurgabetasunean” eta igandean bozkatzera joan daitezen.

Buruzagi sozialista poztu egin da Euskal Sozialistak burutzen ari diren “kanpaina lasaiagatik”. “Gure proiektu guztiak azaltzeari emanik gaude, nola nahi ditugun finantzatu, norekin nahi ditugun hitzartu. Eta herritarrei garbi utzi izan diegu akordio horiek guztiekin izango direla, eta guztiekin diodanean guztiekin da”, nabarmendu du. Ildo horretan, esan du PSE-EE egongo den Eusko Jaurlaritza bat urrundu egingo dela “liskarra eta arazo erantsiak ekarriko dituen guztitik", ez dela "abertzaleen kausetan" egongo eta "zoru etiko utziezina" izango duela.  

Mendiak hitza eman du “iraunkortasun sozialaren eta susperraldi ekonomikoaren alde” lan egiteko, “oraina kudeatu eta etorkizuna prestatzeko, Ramón Rubialek zioen moduan”, esan du. Halatan, ziurtatu du datorren legegintzaldian Euskal Sozialistak lanean arituko direla "osasungintza indartu eta eraldatzeko, hurrengo belaunaldi osoaren prestakuntza ziurtatuko duen hezkuntza-itun bat lortzeko, gure merkatariak eta gure langileak erreskatatzeko eta berritzailea eta iraunkorra den ekonomia bultzatzeko”. “Eta guztia gobernuen, gizarte-eragileen zein sindikatuen arteko lankidetzarik handienarekin, betorik eta bazterketarik gabeko akordio irekiekin”, esan du amaitzeko.