Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   #U12ko kanpaina abian

Idoia Mendia: “Euskal Sozialistek ezkerreko proiektu indartsu bat eskaintzen dugu, konponbideak dituena premiazkoa denari heltzeko eta Euskadi modernitatera eramateko”

•PSE-EEren lehendakarigaiak kanpainaren hasiera ekitaldian esan du ezin garela itzuli “bukle nazionalistara”, eta euskal gizarteak behar duela “erreskate sozialeko plan bat, ez salbazio nazionaleko plan bat”
•Carmen Calvo presidenteordeak azpimarratu du politika, sozialistentzat, “konponbideak bilatzea” dela, “beste batzuk zatiketak egitera, lubakiak eraikitzera eta ‘zenbat eta okerrago eta hobeago’ra zuzentzen diren bitartean”

1. argazkia
Idoia Mendia, junto a Carmen Calvo y los candidatos por Álava y Gipuzkoa, Gloria Sánchez y Eneko Andueza. | Foto: Socialistas Vascos

Idoia Mendia PSE-EEren idazkari nagusi eta Lehendakaritzarako hautagaiak esan du Euskadik "konponbideak” behar dituela, “eta ez liskarrak”, Covid-19aren krisia gainditzeko eta “modernitaterantz eta gizarte kohesiorantz" urratsak emateko. “Eta hauxe da sozialistok euskaldunei eskaintzen dioguna, ezkerreko alderdi indartsu bat, proiektu sendo, lidergo argi eta talde serio batekin, premiazkoa denerako akordioak egiteko eta Euskadi modernitatera gidatzeko gai dena. Lortzen ditugun botoak akordioak burutzeko eta gauzak egiteko izango dira. Guztiekin akordioak burutzeko, eta guztientzat gauzak egiteko”, erantsi du.

Sozialistek ezkerreko alderdi indartsu bat eskaintzen diegu euskaldunei, proiektu sendo, lidergo argi eta talde serio batekin.

Lortzen ditugun botoak akordioak burutzeko eta gauzak egiteko izango dira. Guztiekin akordioak burutzeko, eta guztientzat gauzak egiteko.#IdoiaLehendakari pic.twitter.com/vSvtlPl2KZ

— Idoia Mendia (@IdoiaMendia) June 25, 2020

 

Lehendakaritzarako hautagai sozialista izan da protagonista Carmen Calvo presidenteordearekin eta Eneko Andueza eta Gloria Sánchez Gipuzkoako eta Arabako zerrendaburuekin batera Bilboko Areatzan hauteskunde kanpainaren hasiera ekitaldian. Bere jardunean, Idoiak adierazi du ez dela “herritarrei ziurgabetasun gehiago eransteko unea”, ezta ere “Madrileko liskar politikoa Eusko Legebiltzarrera eramateko”. “Norbaitek sentimenduen eta identitateen buklera itzularazi nahi bagaitu, nazionalista batzuen eta besteen arteko borroketara, gobernuak elkarren artean aurka jartzera, herritarrak aterako dira galtzaile orduan; Euskadik behar duena erreskate sozialeko plan bat da, ez salbazio nazionaleko plan bat”, nabarmendu du.

Kanpainaren lehen ekitaldi horretan, “Euskadiko bazter guztietara joateko” bere nahia azaldu du Idoia Mendiak, “euskaldunei jakinarazteko gurekin konta dezaketela, beste behin ere prest gaudela konponbideak eskaintzeko besteek liskarra besterik sortzen ez duten tokietan, prest gaudela akordioak gidatzeko exijentziak besterik eskatzen ez dituztenen aldean, eta krisia inor atzean utzi gabe eraldakuntzarako palanka gisa aprobetxatzeko”. Eta esan du sozialisten boto-paperetan dagoela “itxaropena nazionalistek liskarrean eta iskanbilan berriro nahas ez gaitzaten, itxaropena guztien osasuna bermatzea eta enplegu egonkor eta duina sortzea erdigunean jarriko duen Gobernu baterako”.

Buruzagi sozialistak gogorarazi du hautetsontzietan izandako azken bost hitzorduetan euskaldunek “irmo” adierazi izan dutela “sozialistak egonez burutu ahal dituztela Gobernuek politika aurrerakoiak”. “Sendotu egin dugu gure posizioa udaletan, aldundietan, Espainiako eta Europako gobernuetan; eta Eusko Jaurlaritzan ere egiteko tenorea da orain, erlojuak bere orduan jartzeko garaia da Euskadi berreraikitzeko eta eskuz esku lan egiteko, noiz eta erronka demografiko, klimatiko, teknologiko eta lan eta berdintasun arlokoak aurrean digutunean”, zehaztu du.

Eta erronka horiek burutzeko Euskadik “aliatuak" beharko dituela esan du, “erronka horiek guztiek kooperazioa eta lankidetza eskatzen dutelako gizarte eragileekin, beste alderdiekin eta gobernu guztiekin”. “Bakarrik ezingo dugu egin aurrera, politika guztiak lerrokatu beharrean gara, eskuz esku joan behar dugu; eta sozialistok gara berreraikitze prozesu osoari koherentzia eman ahal dioten bakarrak”, azpimarratu du.

Carmen Calvok bere “babes osoa” adierazi dio lehendakarigaiari, eta balioan jarri du “Euskal Sozialistek Euskadirengatik egin duten guztia, sekula Espainiaren kontra jarri gabe eta beti ‘aurrerabide solidarioaren’ arauari jarraituz”. Sozialistentzat “politika konponbideak bilatzea” dela azpimarratu du, kanpainaren leloak dioen moduan.

Horren aurrean, arbuiatu egin du Alderdi Popularraren jarrera, pandemia bezalako horren egoera larrian “nahiago izan duelako Voxi lagundu Gobernuaren kontra, birusaren kontra Gobernuari lagundu beharrean”. “Batu egin behar gara, gure alderdiak jendeak, ideiak eta erantzunak bat egitearen alde egiten du; zenbaitzuk, ordea, beste zerbaitera daude, zatiketak eta lubakiak eraikitzera. ‘Zenbat eta okerrago, eta hobeago’an daude”, erantsi du.

Eneko Anduezak, bere aldetik, esan du asko dugula jokoan hauteskunde hauetan. “Lehenengo eta behin, Espainiako Gobernuarekin leiala izango den gobernu bat izateko, orpoz orpo lan egingo duena eta krisi hau gainditzeko kogobernantza jorratuko duena; baina jokoan ditugu beste gauza asko ere, hala nola gure zerbitzu publikoak indartzea, inbertsio indartsu bat industrian eta berrikuntzan, gure langileei laguntzea eta egoerak eskatzen duen mailan egongo den osasungintza”, zehaztu du.

Gloria Sánchezen esanetan, soilik erakundeetan sozialisten presentzia “indartuz” izango dute politikek “gehiengoak nahi duen soslai soziala”. “Zeren eta sozialismoa indartsu denean, osasuna negozioaren edo mozkin ekonomikoaren aurretik da; eta soilik sozialismoa indartsu denean dituzte inbertsio eta baliabide gehiago gure zerbitzu publikoek, eta murrizketen Europak Europa sozialago bati bide ematen dio", azpimarratu du.