Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   Ekitaldi politikoa Portugaleten

Idoia Mendia: “Euskal Sozialistak Euskadiren berreraikitzea gidatzen egon nahi dugu geure ezker arduratsu eta ez-nazionalistaren espaziotik”

• PSE-EEren lehendakarigaiak arbuiatu egin du krisitik irteteak “atzerapauso bakar bat” ekarri behar duenik eskubide eta askatasunen, pluraltasunaren nola bizikidetzaren konkistan
• Fernando Grande-Marlaska ministroak azpimarratu du #U12koak “hauteskunde oso garrantzitsuak” direla “bizitzak aldatu dizkigun” pandemiaren ostean

1. argazkia
Idoia Mendia, junto a Fernando Grande-Marlaska y Mikel Torres en Portugalete. | Foto: Socialistas Vascos

PSE-EEren idazkari nagusi eta lehendakarigaiak, Idoia Mendiak, Euskal Sozialistak lidergoan egotearen alde egin du Covid-19ak irekitako krisiaren ondoren “Euskadi berreraikitzeko euskal ezker ez-nazionalista, arduratsu eta koherentearen espaziotik”. “Gu gara Euskadik behar duen ezkerra, eta jada konkistaturik dugun espaziotik gidatu nahi dugu berreraikuntza, herritarrek jada ezagutzen gaituzten horretatik, hots, ezker arduratsu eta ez-nazionalistatik”, azaldu du.

Idoia Mendiak ekitaldi politiko batean hartu du parte Portugaleten Fernando Grande-Marlaska Barne ministroarekin batera, eta bertan dei egin die "premiazkoena langabetuei, aukerarik gabe jarraitzen duten gazteei laguntzea dela eta etengabeko konfrontaziotik ihes egin behar dela uste dutenei”.

 

📈Euskal Sozialistok #Euskadi-ren berreraikuntza gidatu nahi dugu ezker arduratsu eta ez-nazionalistaren geure espaziotik.✅#IdoiaLehendakari#15egun15konponbide pic.twitter.com/Kj45DGM5a1

— Idoia Mendia (@IdoiaMendia) June 26, 2020

 

Buruzagi sozialistak arbuiatu egin du krisitik irteteak “atzerapauso bakar bat ekarri behar duenik eskubide eta askatasunen nahiz pluraltasunaren eta bizikidetzaren konkistan", eta hautsontzietan euren babesa ematera dei egin die herritarren zati bat atzera utziz “irteera bidezkoa ez dela izango” uste duten guztiei. Lankidetzaren eta eskuz esku lan egitearen alde egin du, gainera, berreraikitzeari heltzeko, eta esan du pandemiak “umiltasun irakaspen bat” eman digula. “Orain badakigu bakarrik ezin dugula inora egin, badakigu besteak behar ditugula, beste autonomia erkidegoak, Espainia eta Europa”.

Lehendakaritzarako hautagaiak esan du "asko dugula jokoan" hauteskunde hauetan, "orain zedarritu behar dugulako norabidea hurrengo belaunaldientzat, orain dugu erabaki beharra nola irtengo garen krisi honetatik”, zehaztu du. “Eta bidezko irteera izan behar du, zerbitzu publikoak, Osasungintza edo Hezkuntza indartuz” eskuinak defendatzen duen aldean, “dena pribatizatu eta negozio bihur daitekeela uste baitu”, adierazi du.  “Politika ezkertiarrak behar ditugu, publikoa dena aldeztuko duena; aurreko krisian bankuak erreskatatu ziren, oraingoan pertsonak erreskatatu izan ditugu”, esanez amaitu du.

Fernando Grande-Marlaskak eskerrak eman dizkio Idoia Mendiari “lehen emakumezko lehendakaria izatearen erronka” onartu izanagatik, eta baita alderdi barruan lan egiten duten militanteei ere, eurengan delako “alderdiaren indarra”. “Hauteskunde oso garrantzitsuak” direla iritzi dio, “bizitzak aldarazi dizkigun" pandemia eta gero, zeinetan gogor egin baitu lan Gobernuak. Horren haritik, balioan jarri ditu ABEEak irailera arte luzatzeko neurri hartu berri bezalakoak.

Ekitaldian parte hartu du Mikel Torresek ere, Bizkaiko sozialisten idazkari nagusi eta Portugaleteko alkate denak. Haren ustez, eta pandemia gorabehera, kanpainari “betiko indar eta ilusio berekin” heldu behar zaio. “Euskadik asko du jokoan, ezin gara despistatu”, esan du. Penaturik azaldu da, halaber, “batetik ezkerreko edo eskuineko mezu populistak eta, bestetik, dena konpontzen duten baltsamo gisa saltzen dituzten identitate-mezuak” ugaritzen ari direlako. Horien aurrean, Euskal Sozialistak daude, “Gobernuan nahiz oposizioan beti konponbideak eskaintzen”, esan du.