Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   Lan-jardunaldia Eusko Jaurlaritzako kargu sozialistekin

Idoia Mendia: «Euskaldunok ez gara inoiz orain baino gehiago izan, eta ez gara izango autogobernuaren bitartez ez bada»

PSE-EEk gogora ekarri ditu Estatutuaren 39 urteak, Idoia Mendia Eusko Jaurlaritzako kargu sozialistekin bildu den lan-jardunaldi batean

1. argazkia
Idoia Mendia interviene en la jornada de trabajo con cargos del Gobierno Vasco | Foto: Socialistas Vascos

Idoia Mendia PSE-EEren idazkari nagusiak autogobernuaren garapenaren inguruan ziurtatu duenez, «inoiz ez gara izan orain baino gehiago», eta baieztatu du Estatutuaren bidetik soilik egingo duela aurrera Euskadik etorkizunean, ez berriz, nazionalistek planteatutako bideetatik. «Euskaldunok ez gara inoiz izan orain baino gehiago, eta nekez izango gara, autogobernuaren bitartez ez bada», azaldu du Eusko Jaurlaritzako kargu sozialistekin, PSE-EE legebiltzar-taldearekin eta haren zuzendaritzarekin egindako lan-jardunaldian. 

Idoia Mendiak Euskal Sozialistek Jaurlaritzan bete duten papera goraipatu du, «non gauzak aldatzeko eta politika herritarren zerbitzura jartzeko gauden», eta kargu sozialistei dei egin die kudeaketa eraginez goraipatzeko autogobernua ulertzeko modu hori: bizi-baldintzak eta gizarte-kohesioa hobetzeko tresna. Bileran, ia legealdiaren erdira arteko lana berrikusi dute, eta, horrez gain, gogora ekarri dute datorren urriaren 25ean 39 urte beteko direla Gernikako Estatutua onartu zenetik, eta 7 ETAk ekintza terroristen amaiera iragartzera behartuta ikusi zuenetik bere burua.

Autogobernuari buruzko debatea saioaren parte izan da, eta, horrekin lotuta, Euskal Sozialisten idazkari nagusiak ziurtatu du hura garatzeko proiektu bat dutela, euskal gizartearen pluralitatea eta marko legala errespetatzen dituena, eta, ezeren gainetik, eskubide sozialak lortu nahi dituena, bai eta eskumenak gehiago zehaztu ere. «Herrialde plurala gara, eta ezberdinon artean ados egonez bakarrik egin dezakegu aurrera», baieztatu du. 

Idoia Mendia EAJk eta EH Bilduk itundutako oinarrien akordioaz, horiek babesteko Bruselan beren bozeramaileak egoteaz, eta zenbait erakunde-arduradunek egindako adierazpenez aritu da. Adierazpen horien arabera, Kataluniako egoera politikoaren inbidia du. «Katalunian gertatzen ari denaren inbidiarik ez daukat. Gure autogobernu-proiektua modernizatzen ari da, eta ez dago lotuta herritarrak banantzearekin», esan du.

ETAk amaiera iragarri eta zazpi urte geroago, Mendiak ziurtatu du egun horren urteurrenean sozialistak lanean ari direla, eta erantzukizunak dituztela Espainiako Gobernuan nahiz euskal erakunde guztietan. «Elkarbizitza-politikak memoriatik eta biktimak errespetatuz egiteko bermerik onena da hori».