Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   PSE-EEren idazkari nagusiak ohartarazi du sozialistak ez direla “konpartsak” izango EAJk eta EH Bilduk babesten duten Estatutuaren erreforman

Idoia Mendia: “Ez dugu parte hartuko ezegonkortasunaren birusa dakarten eta ekonomia arriskuan jartzen duten itunetan”

PSE-EEren idazkari nagusiak ohartzera eman ditu ezegonkortasun politikoak euskal ekonomian eta Estatutua berritzeko akordioaren eskubideak aipatzeko bermean izan ditzakeen ondorioak, eta ziurtatu du sozialistak, politika orokorreko eztabaidan azaldu zuenez, ez direla alderdi nazionalisten konpartsak izango prozesu horretan

1. argazkia
Idoia Mendia en la inauguración del archivo del Socialismo Vasco

“Ez dugu parte hartuko herritarren izaeraren inguruan zalantzak eta ezegonkortasunaren birusa dakartzaten eta ekonomiaren eta lortu ditugun eskubideak arriskuan jartzen dituzten itunetan”, azaldu du Euskadiko Alderdi Sozialista ezberdinen arteko baturaren, ziurtasunaren eta aniztasuna bermatzen duen elkarbizitzaren alde ari dela esan ostean.

Eibarren egin den Euskal Sozialismoaren Artxiboaren inaugurazioan zehar, Idoia Mendiak PSE-EEren jarrera argi dela esan du. “Autogobernuaren eztabaida osoan zehar babestu dut, eta gure proposamenak hori islatzen du”. Horregatik, nazionalismoek badakite ez garela beren proiektuaren konpartsak izango, antzaz zeharkakoak diren koartadarik emango ez diegula, adierazpen ugaritan horrelakoak esan arren, idatzi eta bozkatzen duten horretan ez baitute islatzen”, argudiatu du EAJk eta EH Bilduk Estatutuaren erreformarako hitzartutako oinarriei buruz.

PSE-EEren idazkari nagusiak eskatu du “sinatzen diren itunak erabat betetzeko”, gobernu-akordioaren baldintzak gogora ekartzean. Halaber, Ramón Rubialen legatua eta Eusko Kontseilu Nagusian duela 30 urte bete zuen papera goraipatu ditu. “Zer modu hoberik dago herrialde-proiektu bat zehazteko hark erabili zuena baino... Pertsona guztientzako tokia zegoela ikusarazi zuen, jaioterria alde batera utzita, denok babestuta sentituz. Hark zuzendu zuen proiekturik onena, lehen lehendakari izan zen heinean. Zenbait pentsamolde bateratu zituen lur hau prestatzeko erantzukizun berriak bere gain hartzeko, gure autogobernua izan zena eta orain dena sortzeko”, adierazi du. Eta babestu du autogobernuak bermatu behar duela emakumeen berdintasuna, enpleguaren duintasuna, ekonomiaren bultzada, zerbitzu publikoak edo babes soziala.