Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Idoia Mendia: "bizikidetza osoa ezinezkoa izango da Euskadin egia bazter batean uzten bada"

1. argazkia
Homenaje a los alcaldes y concejales de Lasarte-Oria Foto | Socialistas Vascos

PSE-EEk omenaldia egin die Lasarte-Oriako Udalean, 1986an osatu zenetik 2011n ETAk terrorismoari utzi zionera arte, kudeatzaile gisa lan egin duten alkate eta zinegotzi sozialistei.

Hitzaldian, Idoia Mendia Euskal Sozialisten idazkari nagusiak adierazi du gaur egun Euskadik bizi duen egoera ekarri zutela "etsitu ez zutenek, uko egin ez zutenek, atzerapausorik egin ez zutenek, boto-txartelean ukabila eta arrosa jarri zutenek, ukabila goian mantendu zutenek udalaren osoko bilkura bakoitzea, hilketa-mehatxuen artean". Froilán Elespe (ETAk hildako herri horretako zinegotzia) gogora ekarri eta Jesús Zeballos alkateak memoriaren arloan egindako lana nabarmendu eta gero, Mendiak adierazi du bizikidetza dela Euskadiko erronkarik handiena, eta, baieztatu duenez, "ezinezkoa izango da egia bazterrean uzten bada".