Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   Kontseilu Politikoa

Idoia Mendia: “Konponbideak eskaintzera zuzendu behar gara Euskadin betidanik arrakasta izan duen formularekin; ez da liskarrerako garaia, herritarren alde lan egiteko baizik”

• PSE-EEko idazkari nagusiak PSOEren Lurralde Kontseilu Politikoan hartu du parte Pedro Sánchez alderdiko buruarekin eta gainerako federazioetako buruekin batera

1. argazkia
Idoia Mendia, durante la reunión del Consejo Político Territorial. | Foto: Socialistas Vascos

Idoia Mendia PSE-EEko idazkari nagusi eta lehendakarigaiak PSOEren Lurralde Kontseilu Politikoan adierazi du Euskadin aurki hasiko den hauteskunde kanpainan Euskal Sozialistak ez direla "liskarretan eta irainetan” sartuko eta euren jarduera Covid-19aren osteko berreraikuntza ekonomiko eta sozialerako “konponbide eta neurri zehatzak bilatzera” zuzenduko dela. “Kanpaina honetan, Euskal Sozialistak konponbideak eskaintzeko nahiarekin aurkeztu gara, proposamen zehatzeko programarekin eta Euskadin betidanik arrakasta izan duen lanerako formula batekin, hots, akordioaren formularekin, ezberdinen arteko akordioekin. Euskadin ez da inoiz egon gehiengo absoluturik, eta beraz, funtsezkoa da akordioetara heltzeko beharra. Gu konponbideak eta akordioak bilatzera zuzenduko gara, ez delako liskarrerako garaia, ezta irainetarako ere, herritarrei aurpegira begiratu eta euren alde lan egiteko aroa da”, adierazi du.

📹Ez da liskarrerako garaia. 

🚧 #Euskadi-n herritarren alde egin behar dugu lan eta konponbideak eskaini behar zaizkie, akordioak lortzera zuzenduta. 

✅Hori da arrakastarako formula.#IdoiaSoluciones #IdoiaLehendakari #Idoiaenred pic.twitter.com/ABh5abVSTt

— Idoia Mendia (@IdoiaMendia) June 15, 2020

Idoia Mendiak Lurralde Politikako Kontseiluaren bileran hartu du parte federazioetako gainerako buruekin eta Pedro Sánchez PSOEko idazkari nagusiarekin batera. Bilera bideokonferentzia bidez burutu da. Akordioek duten garrantzia azpimarratu du foro horretan, eta esan du “Euskadin akordioak eta itunak egiten” jarraituko duela “herritarrentzat baliagarriak izango diren politikak abian jartzeko”. Horrez gain, “erabateko babesa” adierazi dio Gobernuko presidenteari “gure proiektua, hots, Espainia partekatu bat, plurala, inor atzean utzi gabe aurrera egiten duena, zainduko duten aliantzen bila jarraitzeko".

Buruzagi sozialistak deitoratu egin du espainiar politikan nagusitzen den “liskarra”, eta PPri egotzi dio hori, "boterea galtzen duen bakoitzean ohikoa duen jokabideari”, hain zuzen. “Zentsura mozioarekin hasi zen, jarraitu egin zuen pasa den urteko bost hauteskunde-hitzorduak sozialistok irabazi genituenean, eta areagotu egin zen urtarrilean, exekutibo berria martxan jarri zenean; eta, orain, bereziki arbuiagarria den moduan egiten du, biktimen kontura ari baita”, gaitzetsi du. “Boterea galtzea onartzen ez duten eta Gobernuari zilegitasuna kentzera eta eraistera zuzentzen direnek” sortutako “arazo demokratiko zeharo larria" denaren aurrean, "pedagogia demokratikoa egitearen aldeko apustu" egin du. “Erronka askori gara aurre egin beharrean, osasunekoari, ekonomikoari eta sozialari, baina ezin dugu ahaztu ezta ere alde batera utzi erronka demokratikoa”, ondorioztatu du.