Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Martxoa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   Ekitaldi politikoa Donostian

Idoia Mendiak lau elkarrizketa-mahai sortzea proposatu du Euskadin, enplegua berreskuratzera eta berreraikitze ekonomikora zuzenduta egongo direnak

•Lehendakaritzarako PSE-EEren hautagaiak gizarte eragileen, gizarte zibilaren eta erakundeen foroen alde egin du, eta lortutako akordioak berretsiko dituen alderdien mahai bat aldarrikatu du

1. argazkia
Idoia Mendia interviene en el acto del Parque Tecnológico de Miramon. | Foto: Socialistas Vascos

Idoia Mendia PSE-EEko idazkari nagusi eta lehendakarigaiak elkarrizketa eta akordioa aldeztu ditu Euskadiren berreraikitze ekonomikoan eta enpleguaren berreskurapenean aurrera egiteko bide bakar gisa. Elkarrizketa hori, bere iritziz, gizarte eragile guztiak bilduko dituen mahai baten inguruan gauzatu behar da, egungo Elkarrizketa Sozialaren Mahaia denean, baina egon behar du ere “elkarrizketa zibileko mahai bat, erakunde arteko mahai bat aldundi eta udalekin eta, azkenik, alderdien mahai bat, zeinak akordioak berretsiko baititu”. Foro horiek, azaldu duenez, epe luzerako erabakiei heldu behar diete, “legegintzaldi bati baino gehiagori eragingo die” eta langileei, enpresei, ekintzaileei eta autonomoei laguntzeko neurriak bilduko dituzte.

🗣️ Euskal Sozialistak proposatzen dugu Euskadin lau elkarrizketa-mahai sortzea, enplegua berreskuratzera🏢 eta berreraikitze ekonomikora📈 zuzenduta egongo direnak.#IdoiaLehendakari#15egun15konponbide pic.twitter.com/mBHGnqm2Wd

— Idoia Mendia (@IdoiaMendia) June 26, 2020

Eneko Andueza Gipuzkoako sozialisten idazkari nagusi eta lurraldeko zerrendaburuarekin batera Miramongo Parke Teknologikoan burututako ekitaldi batean, esan du formula bakarra dagoela krisitik irteteko, hots, "erantzunak eta akordioak". “Sozialistok badakigu honetatik nola irten, erantzunekin eta akordioekin, horixe da iraganean erabili izan dugun formula, arrakastaz erabili ere, eta horrexek bakarrik funtzionatuko du etorkizunean; horra egun hauetan euskaldunei igorriko diegun mezua”, adierazi du.

Buruzagi sozialistak erakundeen arteko lankidetzak duen garrantzia nabarmendu du eta gogoratu du "enplegua dela euskal herritarren kezka nagusia”. “Eta horretara zuzenduko gara Euskal Sozialistak, egiatasunak behar ditugulako ziurgabetasunez beterik den mundu batean, eta kontua segurtasuna ematea delako, erakundeak garrantzitsua denera zuzendurik egon daitezela eta herritarrei egiatasunak eman diezazkietela”, esan du. “Eta gizarte eragileren, udalen eta aldundien eskutik egingo dugu, eta Espainiako eta Europako gobernuekin batera, bakarrik ezin garelako irten”, erantsi du.

Buruzagi sozialistak esan du PSE-EE egongo dela “proiektu txikiak, gure saltoki eta eteak” laguntzen, baina baita "enpresa handiak ere, adimen artifizialarena, kasu, horrek egingo baitu aldea ekonomia lehiakorretan”. “Aukera berriak zabaltzen dira gure industria eta gure ikerketa Europako proiektu handiekin lerroz lerro jartzeko; beraz, eutsi egin behar diogu orain, gero lehiatu ahal izateko”, esan du bere jardunari amaiera emanez.

Eneko Anduezak, bere aldetik, esan du osasun krisiaren ondoren ekonomia eta enplegua suspertzea dela orain lehentasuna. Ildo horretan, esan du ez dela “kasualitatea” Miramongo Parke Teknologikoa aukeratu izana kanpainaren lehen ekitaldi hau egiteko. “Gipuzkoako birika ekonomikoetako bat da, aurrerapenaren eta aurrerabide, talentu eta berrikuntzaren adibidea. Leku honetan du bere egoitza Makina Erremintaren Elkarteak, zeinak 500 enpresari eta 160.000 langileri ematen dion zerbitzu lurraldean", azpimarratu du.

Horrekin batera, esan du PSE-EEk boto-emaileen babes “indartsua” lortzen badu datorren U12an “Eusko Jaurlaritzaren politikak baldintzatuko" dituztela “inor atzean utziko ez duen agenda politiko aurrerakoi batekin, herritarrei eta horien beharrei atxikitako politikak egiteko bermerik onena” direlako.