Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   Bisita Mañuetara (Arabako Errioxa)

Idoia Mendiak PPren gobernuari eskatu dio AHTren ibilbideak “ahalik eta gutxien” eragiteko balio handiko eremuei, hala nola Arabako Errioxari

Mendiak Arabako Errioxaren paisaia- eta ekonomia-balioak nabarmendu ditu Mañuetara egin duen bisitan. Horrez gain, eskualdeak dituen arazoak aztertu ditu, esaterako, despopulatzea

1. argazkia
Idoia Mendia (PSE-EE), Cristina González (PSE-EE Álava) y Blanca Casado)PSE-EE Baños de Ebro) recorren el municipio de Baños de Ebro | Foto: Socialistas Vascos.

Idoia Mendia PSE-EEren idazkari nagusiak neurriak eskatu dizkie erakundeei, Arabako Errioxako herrietako, hala nola Mañuetako biztanle-galera eteteko. Izan ere, despopulatzea inguru horretako arazorik larrienetakoa da.

Bisitan Cristina González Arabako PSE-EEren idazkari nagusia eta Blanca Casado Mañuetako zinegotzia izan dira Mendiarekin. Mendiak aldarrikatu du UNESCOk Arabako Errioxako paisaiak gizadiaren ondare izendatzeko.

Euskal Sozialisten buruzagia, halaber, kezkatuta agertu da AHTaren ibilbideagatik, Espainiako gobernuak Arabako Errioxa eskualdean egin nahi duenarengatik. Mendiak Alderdi Popularrari eskatu dio paisaia- eta ekonomia-balio handiko inguruei, hala nola Arabako Errioxari ahalik eta gutxien eragingo dien ibilbidea hautatzeko.

Erabilera lizuna

Kazetarien galderei erantzuteko, Mendiak Alderdi Popularraren jarrera kritikatu du, Gabriel txikiaren heriotzaren inguruan. "Espainiak alderdi politikoen erantzun ona behar duenean, Alderdi Popularrak inoiz ez du ematen", baieztatu du. Gainera, PPri egotzi dio Gabriel txikiaren heriotzaren eta herritarren minaren "erabilera lizuna" egiten ari dela, hauteskundeen eta alderdiaren interesen alde.