Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Otsaila 2019

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   Ramón Rubial sarien XII. edizioa

Idoia Mendiak ausardia eskatu die zentsura-mozioa babestu zuten alderdiei akordioak egiteko ausartu daitezen

Gobernuko presidenteordeak, Carmen Calvok, balore sozialisten babesaren Ramón Rubial saria jaso du.

Saim Naìrek, Sidenorek, El Correok, El Diario Vascok, Mikel Landak, Asier Cuevasek eta Soledad Gallego-Díazek ere jaso dute aitorpena beren lanarengatik Tabakaleran (Donostia) egindako Ramón Rubial sarien XII. edizio honetan

1. argazkia
Idoia Mendia ha entregado el Premio Ramón Rubial a la defensa de los valores socialistas a la Vicepresidenta del Gobierno, Carmen Calvo | Foto: Socialistas Vascos.

PSE-EEren idazkari nagusiak, Idoia Mendiak, oraingo Gobernuko presidentearen, Pedro Sánchez sozialistaren, inbestidura babestu zutenei eskatu die «ausartak izateko akordioak egiteko eta, hauteskundeetan pentsatu beharrean, premietan pentsatzeko; egunerokotasuna eraldatze aldera eta lurraldeen arteko elkarrizketari eta akordioei aukera emateko».

«Asko kostatu zaigu herrialde hau eraikitzea», nabarmendu du, eta, aldi berean, ohartarazi du «demokrazia ez dela atzeraezina, egunero defendatu beharra dagoela».

Mendiak gehitu duenez, «eskubideak ez dira oinordetzan hartzen; etengabe aldarrikatu eta hedatu behar dira; eta berdintasunerako bide luzea egin behar dugu oraindik». «Horregatik, garrantzitsua da herrialde libre hau eraiki duten printzipioak gogora ekartzea; hain zuzen ere, Ramón Rubialen printzipioak, Fundazioak saritzen dituen pertsonetan eta erakundeetan islatzen direnak», esan du amaitzeko.

Balio sozialistak

Carmen Calvo oraingo Gobernu zentraleko presidenteorde eta Presidentetzako, Gorteekiko Harremanetako eta Berdintasuneko ministroak, Balio Sozialistak Defentzako XII. Ramón Rubial sariak Donostian jaso eta gero, Espainiako Konstituzioaren 40 urteak balioztatu ditu, aukera eman baitute «demokrazia egonkorra eta heldua sendotzeko, eta denoi elkarrekin egoteko aukera dakarkigun lurralde-aniztasunaz osatutako Estatu bakarra sortzeko».

Ramón Rubial Fundazioaren XII. sarien banaketa larunbateko eguerdian izan da Donostiako Tabakalera Kultura Garaikideko Nazioarteko Zentroaren patioan.

Carmen Calvori ez ezik, edizio honetan honako pertsona hauek izan dira sarituak: Samí Nair filosofoa, Mikel Landa eta Asier Cuevas kirolariak, Sidenor enpresa, Bilboko JA! Literatura eta Arte Umoretsuaren Nazioarteko Festibala, Soledad Gallego-Díaz kazetari eta El País egunkariaren zuzendaria eta El Correo zein El Diario Vasco egunkariak. Saria Jon Alberdiren jatorrizko eskultura bat da, «Atoilaria Bilboko itsasadarrean» izenekoa.

Presidenteordeak Idoia Mendiaren eskutik jaso du aitorpen hori, eta «PSOEren baitan bidea ireki dizkidaten kideei eta feminismoari, XXI. mendeko sozialismoa osatzen duenari,» dedikatu dizkio. Gainera, adierazi duenez, ibilbide profesionalean zehar «arimatik irteten zitzaiona» egin ohi du, sozialismoak lotura baitu «gizon-emakume batzuk bizitzaren batailari ekin diogun bidegabekeria-sentsazio handiarekin». «Ezin dut sari gisa hartu, niretzako gure nortasuna bera baita», esan du.

Horrez gain, adierazi du: «Antzaz, guregandik urrundu genituen arriskuei aurre egin behar diegu, eta gure ustez ondo antzeman genituen arazoei heldu behar diegu, eta, horretarako, justiziako ideia anitz beharko dira oraindik, besteen askatasuna ulertzeko gai diren ideia anitz».

Carmen Calvok azpimarratu duenez, behar-beharrezkoa da «sozialismoak osatzen duen humanismo-kutsua aurretik ditugun arazo ugariri aurre egiteko». Bestalde, Rubiali eta hark burututako Espainiako Konstituzioaren babesari buruz aritu da. Konstituzioaren 40. urteurren honetan esan duenez, «garai honek aukera eman digu demokrazia egonkorra eta heldua sendotzeko, denon alde, baita denok elkarrekin bizitzeko aukera ematen duen lurralde-aniztasunaz osatutako Estatu bakarra sortzeko ere».

Azkenik, ziurtatu du bere bizitza osoan, edozer gauza gertatu, sozialista izaten jarraituko duela, «besteak beste, Ramón Rubialen oroitzapenaren omenez». Bestalde, Gallego-Díazek, Rodolfo Ares Ramón Rubial Fundazioaren lehen presidenteordearen eskutik Komunikazioaren Ramón Rubial saria jaso duenak, azpimarratu du konpromiso handia duela kazetari-lanarekin eta egiarekin.

Gainera, ohartarazi du «oso arrisku serioak datozela, gizarte globalizatuan aurreikusteko zailak, banakakotasun frenetikoa inposatu nahi delako», eta gero eta beldurtiagoa bihurtzen ari delako gizartea. Nolanahi ere, Rubialen nahi berdinak ditu: askatasuna, elkartasuna eta eskubideak.

JA! Bilbo festibalaren arduradunek, Carolina Ontivero eta Juan Bas, Kulturaren Ramón Rubial saria jaso ondoren, esan dute umorea eta kulturak «jendearen bizitza hobetu ahal dutela» eta adierazi dute sari hori «ohore» bat dela haientzat, «ordezkatzen dituen balioengatik».

Bestalde, Juan Antonio Jainaga Sidenorreko presidenteak Itxasoren eskutik jaso du Enpresaren Ramón Rubial saria, eta aukera hori erabili du hauxe salatzeko: «Enpresak energiaren kostu handiagatik sufritzen ari dira, eta, ondorioz, egoera dramatikoan daude, hilero txarrera doan egoeran».

Gainera, nabarmendu duenez, azken bi urteetan Sidenorrek 59 milioi inbertitu ditu bere instalazioak lehiakor bihurtzeko, eta aurreikusi duenez, beste 108 milioiko inbertsioa egingo dute hurrengo urteetan. Mikel Landa txirrindulariak –ezin izan du ekitaldira joan– eta Asier Cuevas atletak jaso dute Kirolaren Ramón Rubial saria. Eskerrak eman eta talde-lanari egotzi diote aitorpena.

ETAren biktimak gogora ekartzea

Bestalde, José Miguel Santamaría El Correoko zuzendariak eta José Gabriel Múgica El Diario Vascoko zuzendariak jaso dute Demokraziaren eta Askatasunaren Babesaren Ramón Rubial saria, eta terrorismoaren biktimei eskaini diote, bereziki, ETAk mehatxatu eta hil dituen komunikabideetako kideei.

Santamaríak balioztatu du El Correoren konpromisoa Euskadin gertatutakoaren memoriarekin eta kontakizunarekin: «manipulaziorik gabe, justifikaziorik gabe eta distantziakidetasun faltsurik gabe». Múgicak, bestalde, adierazi du bere hedabidearentzako «demokraziaren eta askatasunaren babesa ez dela inoiz aukera bat izan, baizik eta betekizun ukaezina».

Horrez gain, azkenik, nabarmendu du ETAren aurka garaile izan zirela bakea eta askatasuna, prezio ikaragarria ordaindu bada ere; eta gehitu du historiak epaituko duela banda terrorista izan zela «inoiz gertatu behar izan ez zen alferrikako sufrimenduaren eragilea».

Nairek, Elkartasunaren eta Lankidetzaren Ramón Rubial sariaren irabazleak, esan du gaur egun ustez desagertutako ideologiak berreskuratzen ari dela jendea, eta ikus daitekeenez, gorrotoa eta elkartasunik eza salgai bihurtzen ari dira eta alderdi batzuentzako botoak lortzeko elementuak dira. Oso arriskutsua da hori zalantzarik gabe.

 

Elkartasunaren eta Lankidetzaren Ramón Rubial saria

Epaimahaiaren ustez, SAMÍ NAÏR jauna izan da sari horren mereziduna elkarbizitzaren eta integrazioaren alde egin duen ibilbide politiko luzearengatik eta Europarako immigrazio-politika erkidea bultzatzeko laguntzagatik.

Kirolaren Ramón Rubial saria

Epaimahaiaren ustez, MIKEL LANDA jauna izan da sari horren mereziduna, kirolean izandako arrakastarengatik eta oinarrizko kirolarekin duen konpromisoarengatik. Halaber, epaimahaiak balioztatu du Arabako lurralde historikoan gizarte- edo komunitate-proiektuen bidez duen inplikazioa.

Epaimahaiaren ustez, ASIERA CUEVAS jauna izan da sari horren mereziduna, kirolean izandako arrakastarengatik eta oinarrizko kirolarekin duen konpromisoarengatik. Halaber, epaimahaiak hain kirol zorrotzean, atletismoan, betetako lorpenak balioztatu ditu, kirol horretan funtsezkoak baitira ahalegina, gorputz eta arimaz aritzea eta jarraitutasuna.

Enpresaren Ramón Rubial saria

Epaimahaiaren aburuz, SIDENOR izan da sari horren mereziduna, Euskadiko ekonomiaren garapenari asko lagundu diolako, erabat euskalduna den enpresa bultzatu duelako eta enplegua sortzearen alde gogor ekin diolako.

Kulturaren Ramón Rubial saria

Epaimahaiaren aburuz, JA! BILBO LITERATURA ETA ARTE UMORETSUAREN NAZIOARTEKO FESTIBALA izan da sari horren mereziduna, umorearen bidetik kulturari egin dion ekarpenagatik, eta Bilboko hiriaren kultura-mugimenduan izan duen inplikazioagatik.

Komunikazioaren Ramón Rubial saria

Epaimahaiaren aburuz, SOLEDAD GALLEGO-DÍAZ andrea izan da sari horren merezidun, komunikazioaren munduan egindako ibilbide profesionalagatik. Halaber, kontuan hartu ditu bere lanei ematen dien dinamismoa eta zuzentasuna zein benetako informazio librearekin duen konpromisoa.

Demokraziaren eta askatasunaren babesaren Ramón Rubial saria

Epaimahaiaren aburuz, EL CORREO eta EL DIARIO VASCO egunkariak izan dira sari horren merezidunak, demokraziaren eta askatasunaren balioak babesteko egin duten lan apartarengatik, bereziki, duela gutxiko iraganeko unerik gogorrenetan.

Balio sozialisten babesaren Ramón Rubial saria

Epaimahaiaren aburuz, CARMEN CALVO andrea izan da sari horren mereziduna, eskubideak eta askatasunak hedatzeko lanagatik, bereziki, berdintasunaren balioak babesteagatik.

Saria Jon Alberdiren artista basauritarraren jatorrizko eskultura bat da, «Atoilaria Bilboko itsasadarrean» izenekoa.