Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   PSE-EEren Batzorde Nazionala

Idoia Mendiak «babes handia» eskatu du PSOEk «eskuinen aliantza» eten dezan #A28an

PSE-EEren idazkari nagusiak uste duenez, «jadanik ez da zalantzan jartzen PSOEk lortuko duela babesik handiena», eta, horregatik, ohartzera eman du datorren apirilaren 28rako gakoa dela aurrerakoiak etxean ez geratzea lortzea, horrek eskuinen aliantzari ateak irekiko zizkiolako eta jokoan dagoelako hainbat eskubideri dagokionez atzera egiteko, besteak beste, emakumeen askatasunei eta zerbitzu publikoei, autogobernuari eta balio demokratikoei dagokienez

1. argazkia
La Secretaria General de los Socialistas Vascos, Idoia Mendia, interviene ante el Comité Nacional del PSE-EE | Foto: Socialistas Vascos.

Idoia Mendia Euskal Sozialisten idazkari nagusiak ohartarazi duenez, oso garrantzitsua da «PSOEk babes handia lortzea apirilaren 28an, Pedro Sánchezek aukera izateko berriz ere Espainiako Gobernuko presidentea izateko.

Jadanik inork ez du zalantzan jartzen Alderdi Sozialista lehenengoa izango dela, boto gehien jasoko dituena. Baina babes handia behar dugu. Inor ez da etxean geratu behar. Etxean geratuz gero, eskuinen aliantzari ateak irekiko dizkiogu, eta haiek blokeatzen dute gure herrialdeko aurrerapena. Andaluzian abian jarri dutena eta, agerian utzi dutenez, herrialde osoan hedatu nahi dutena», esan du PSE-EEren Batzorde Nazionalean.

Mendiak nabarmendu du hauteskunde horiek oso garrantzitsuak izango direla euskaldunontzat, «asko baitugu jokoan hauteskunde orokorretan», esan du zenbait aldiz. Horrez gain, hauxe baieztatu du: «Euskaldunoi hoberen joan zaigu Espainian gobernu sozialista egon denean, bai eta Euskadin ere, Jaurlaritzan zein udal- eta foru-gobernuetan».

Batzorde Nazionalean eginiko hitzaldian Idoia Mendiak nabarmendu duenez, maiatzaren 26ko udal- eta foru-hauteskundeek erronka handia dakarte, eta apirilaren 28ko hauteskunde orokorrei gehituko zaizkie, «bizi dugun une berezia» dela eta.

«Euskadiko eta Espainiako une politiko honetan, jokoan daude gure eskubideak eta askatasunak, berdintasuna, aniztasuna eta elkarbizitza, eskuineko alderdien aliantza dela eta».

Adierazi dutenez, «jokoan dago lau hamarkada atzera egitea emakumeen berdintasunei dagokienez», Berdintasun Legea eta Genero Indarkeriaren aurkako Ituna ezerezten direlako, eta, gainera, «gure funtsezko eskubideak bermatzen dituzten zerbitzu publikoak» galtzea ere jokoan dago.

Halaber, adierazi duenez, «jokoan dago autogobernu-eredua, inposatutako birzentralizazioko proiektu bat antzeman daiteke, gatazka baino ez dakarrena; eta, gainera, balio demokratikoak eta horiek ahalbidetu zituztenen duintasuna kolokan daude».

Eskubideak eta askatasunak ez dira oinordetzan hartzen, eta demokrazia ez da itzulezina", esan du PSEren idazkari nagusiak. Horrez gain, aipatu duenez, «aukera dugu ahaleginak batzeko alor politiko guztietatik, udal txikienetik Europara, edo, bestela, berrogei urte atzera egiteko».

Mendiak deitoratu du «eskuineko alderdiek eta independentistek nahiago dutela kaos instituzionala eta politikoa, eta Kongresuan bat egin dutela Pedro Sánchezen Gobernuak ekarritako itxaropen-bidea oztopatzeko». Hala ere, azpimarratu duenez, «batzuek blokeoa eta atzerapausoa nahi badute ere, akordioak egitea, lankidetza eta ezker erabilgarri gisa eragiteko aukera dago, egonkortasuneko eta aurrerapeneko giroa sortzeko».

Hauteskundeetarako zerrendak onartzea

PSE-EEren Batzorde Nazionalak ezohiko bilera egin du Bilbon, 20.000 eta 50.000 biztanle arteko udalerrietako hauteskundeetarako zerrendak onartzeko xedez, baita foru-hauteskundeetarako hautagaitzak ere. Teresa Laespada izango da buru Bizkaian, Cristina González Araban eta Denis Itxaso Gipuzkoan.

Kongresuen arteko organo gorenari jakinarazi zaizkio hauteskunde orokorretarako zerrendak. Kongresuari dagokionez, hauexek izango dira buru: Patxi López, María Guijarro eta Carlos García de Andoain (Bizkaia), Isabel Celaá, Daniel Senderos y Isabel Martínez (Araba) eta Odón Elorza, María Luisa García Gurruchaga eta Jesús Zaballos (Gipuzkoa). Senatuari dagokinez: Txema Oleaga, Idoia Agobia eta Natxo Rodríguez (Bizkaia), Julia Liberal, Pablo de Oraá eta Rosa Fresno (Álava) eta Miren Gallástegui, Lucio Hernando eta María Jesús Egido (Gipuzkoa).

 

BIZKAIA:

KONGRESUA

Patxi López, María Guijarro, Carlos García de Andoain

SENATUA

Txema Oleaga, Idoia Agobia, Natxo Rodríguez

 

ARABA:

KONGRESUA

Isabel Celaá, Daniel Senderos, Isabel Martínez

SENATUA

Julia Liberal, Pablo de Oraá, Rosa Fresno

 

GIPUZKOA:

KONGRESUA

Ojón Elorza, María Luisa García Gurruchaga, Jesús Zaballos

SENATUA

Miren Gallástegui, Lucio Hernando, María Jesús Egido