Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   Elkarrizketa RNEn

Idoia Mendiak hiru euskal lurraldeetan erreforma fiskal “bateratua” ezartzearen alde egiten du

PSE-EEren idazkari nagusiak balorazio ona egin du koalizioko gobernuaren lehen 100 egunen inguruan; izan ere, “oso denbora laburrean, Gobernu honek aurrekontuak eta legegintzako programa egin behar izan ditu”

Mendiak espero du Aurrekontuen proiektuan oposizioko beste talde batzuen babesa izatea “izan ere, aurrekontu horiek herritarren bizi-kalitatea hobetzen dute”

1. argazkia
Entrevista a Idoia Mendia en RNE

Idoia Mendia Euskal Sozialisten idazkari nagusiak uste du Euskadik datozen garaietan jorratu nahi duen erreforma fiskala hiru euskal lurraldeetan “bateratua” izan behar dela. Eusko Legebiltzarrak bateratzeko eginkizun hori zerga-esparruan ezarri nahi du, herritarren prestazioen kalitateari eutsiko dieten zerbitzu publikoak finantzatzeko sistema lortu ahal izateko.

PSE-EEk eta EAJk osatzen duten koalizioko gobernuan 100 betetzen diren honetan, Idoia Mendiak balantze positiboa egin du gobernuaren jarduketari buruz; izan ere, hilabete gutxitan Aurrekontuen Proiektua eta Legegintzako Programa aurkeztu dituzte.

Aurrekontu hauek oposizioko beste indar politiko batzuekin akordiora iristeko “irekita” daude, eta helburu horren aurrean Mendia “baikor” agertu da, kontuak herritarren bizi-kalitatea hobetzeko diseinatuta baitaude.