Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   #A28 eta #M26

Idoia Mendia: «Sozialistok gobernatzen badugu, denontzako tokia duen gizartea bermatuta egongo da»

PSE-EEren idazkari nagusiak alderdien arteko akordioak eta erakundeen arteko lankidetza babestu du Iruña Okako hautagaitzaren aurkezpenean

1. argazkia
La Secretaria general del PSE-EE, Idoia Mendia, ha participado en la presentación de la candidatura socialista al ayuntamiento de Iruña de Oca, liderada por su alcalde, Javier Martínez, y acompañada de la Secretaria General del PSE-EE de Álava | Foto: Socialistas Vascos.

Idoia Mendia PSE-EEren idazkari nagusiak, alderdien arteko akordioak eta erakundeen arteko lankidetza sustatzen dituen politika babestu du, eta, ziurtatu duenez, Euskal Sozialistak herrialdea «eraikitzen» ari dira udalerri guztietako bizilagunak ahaztu gabe. «Horrela ulertzen dugu politika sozialismoan, topaketarako eta lankidetzarako espazio gisa, ez berriz, lubakiak eta desadostasuna sortzeko toki gisa. Espazio horretan ahalegintzen gara egunero ideiak eta konponbideak ekartzeko, beste batzuk arazoak deskribatu eta inkestak begiratzen dituzten bitartean», azaldu du.

Idoia Mendiak, Iruña Okako hautagaitzaren –Javier Martínez alkateak burutzen du– aurkezpenean parte hartu duenak, datozen hauteskunde orokorrak aipatu ditu.

«Horixe dago jokoan hurrengo hauteskundeetan. Eta, horregatik, toki denetan gure burua aurkeztu ahal dugu lasaitasun osoz, eta eginkizunak beteta. Herritarrek dakitenez, guk gobernatuz gero, denontzako tokia ematen duen gizartea bermatuta egongo da, bakoitza bere berezitasunekin biziko da bertan, eta aukerak aztertzea ahalbidetuko du denon artean kohesio sozialez eta lurralde-orekaz hazteko. Badakite Pedro Sánchezek horixe bera egin baitu hilabete hauetan zehar, Cristina Gonzálezek lau urte horietan Aldundian horixe bera egin baitu, eta Javi Martínezek ere horixe eraiki baitu etengabe azken hamarkadan», azaldu du.

Idoia Mendiaren ustez, Javier Martínezen hautagaitza berme osoa da, eta, udalerri erakargarria eraikitzeko, hark egindako ahaleginak goraipatu ditu, adibidez, Santa Catalinako Lorategi Botanikoa edo enpresa berrien ezarpena. Gainera, esan duenez, «horrela ari gara herrialdea eraikitzen, bazter guztietatik, txikienetatik, herri guztiak barne harturik, hemendik Aldundien, Eusko Jaurlaritzaren, Espainiako Gobernuaren eta Europaren konplizitatea bilatzeko».