Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   2019ko primarioak

Idoia Mendia: «Euskadin ezinbestekoak gara aurrerapenerako, ongizaterako eta justizia sozialerako»

Bermeen Batzordeak lehendakarigai izendatu du PSE-EEren idazkari nagusia

Idazkari nagusiak nabarmendu du euskal ezker «erabilgarriak, arduratsuak eta hautemangarriak», Euskal Sozialistek ordezkatzen duenak, hauteskundeetan jaso duen babesa

1. argazkia

Idoia Mendia PSE-EEren idazkari nagusiak bere gain hartu du datozen hauteskunde autonomikoetan gobernu sendoa, lankidetzan eta akordioan oinarritutakoa, aurkezteko konpromisoa, hauteskunde primarioetan bere hautagaitza babestu duten militante guztiei eta hauteskundeetan politika sozialistak defendatu dituztenei eskerrak eman eta gero.

«Euskal ezker erabilgarria, arduratsua eta hautemangarria gara, hona ekarri gaituzten printzipio eta nortasun-zeinuekin, zeinei esker, Euskadin ezinbestekoak garen aurrerapenerako, ongizaterako eta justizia sozialerako. Herrialdea modu horretan ulertzearekin konpromiso argia daukat, eta, lehendakarigai naizenez gero, PSE-EEren paper hori defendatuko dut», azaldu du.

Idoia Mendiak gogorarazi du, halaber, hauteskundeetako emaitzek zein gobernagarritasunari buruzko akordioen inguruan militanteei eginiko galdeketek PSE-EEk azken bost urteetan eginiko ibilbidea berretsi dutela. Hauteskundeetako emaitzen abala dugu, eta gure kideen iritzia, babes horrekin batera, bultzada handia da ibilbide horretatik jarraitzeko, Euskadin politika egiteko modua aldatzeko aukera eman digunetik», azaldu du.

PSE-EEren Hauteskundeetako Bermeen Batzordeak datozen euskal hauteskundeetarako lehendakarigai izendatu du gaur Idoia Mendia. Erabaki horrekin, organo federalek (Zerrenden Batzordea eta Batzorde Federala) berrespena egin bitartean, izendatzeko prozesua amaitu da, eta, idazkari nagusia hautagaitza bakarra osatzen zuenez, egutegian aurreikusi aurretik egin da.

Estatutu Federalen Garapen Erregelamenduan eskatutako abalak aurkeztu ditu Idoia Mendiak, hautagai bakarra zela egiaztatzeko. Igortzeko epea gaur amaitzen zen. Barne-arauketak ezartzen duenez, Hauteskundeetako Bermeen Batzordeak hautagai bakarra izendatuz gero, ez da hautetsontzietan botorik eman behar hura berresteko.

Prentsaurrekoa.- PSE-EEren idazkari nagusiak komunikabideen aurrean hitz egingo du uztailaren 1ean, prozesua amaituta, bere inpresioez aritzeko, ekitaldi politikoaren balantzea egiteko eta datozen hileetarako Euskal Sozialisten planak aurreratzeko.

Estaldura informatiboa:

UZTAILAK 1, ASTELEHENA

  • 11.30ean: Euskal Sozialisten idazkari nagusiaren eta lehendakarigaiaren prentsaurrekoa. 

PSE-EEren egoitza Recalde Zumarkalea, 27, 4. sol. Bilbo

PSE-EEren sare sozialetan jarraitu ahalko da zuzenean:

http://bit.ly/SocialistasVascos_Twitter

http://bit.ly/SocialistasVascos_Facebook

http://bit.ly/SocialistasVascos_Youtube