Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Martxoa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Idoia Mendiak “Martxoak 3”ko biktimen omenaldian azpimarratu du sozialistek irmo jokatzen dutela lan-esparruko askatasun eta eskubideen defentsan

PSE-EEko Arabako idazkari nagusi Cristina Gonzálezek ere parte hartu du Zaramaga auzoan eginiko lore eskaintzan

1. argazkia
Idoia Mendia y una representación del PSE de Álava homenajean a las víctimas del 3 de Marzo | Foto: Socialistas Vascos

Idoia Mendia PSE-EEko idazkari nagusiak eta Cristina González PSE-EEko Arabako idazkari nagusiak “Martxoak 3”ko biktimen omenaldian euskal sozialistek eginiko lore eskaintzan parte hartu dute; hots, duela 41 urte Vitoria-Gasteizko polizia armatuak tiroka hil zituen bost langileei eginiko omenaldian. Zaramaga auzoan langile horien omenez eginiko monolitoa izan da keinu horren lekuko. Hala, hamabi arrosa gorri jarri dituzte Romualdo Barroso, Francisco Aznar, José Castillo, Bienvenido Pereda eta Pedro María Martínez Ocio gogora ekartzeko.

“Egungoa bezalako garai honetan, oinarrizko askatasunak eta lan-eskubideak atzeraka doazen honetan, inoiz baino zentzu handiagoa du gertaera horiek gogoratzea eta haien defentsan jarrera irmoa dugula erakustea” adierazi du Mendiak. Hala, urte hartako gertaerak gogora ekarri ditu: poliziak San Francisco elizan lan-hobekuntzak eskatzeko egin zen langileen bilera erreprimitzean gertatu zen, eta beste 100 pertsona zaurituak izan ziren.

PSE-EEko idazkari nagusiak bultzatu zuen (Justiziako sailburuaren kargua bete zuenean) 1976ko martxoaren 3ko biktimak aintzat hartzeko dekretua. 2012an Eusko Jaurlaritzak eginiko lehen omenaldia ere bultzatu zuen. “Memoria Historikoaren Legearen esparruan nahiz polizia-abusuen biktimen lehen dekretuan defendatu dugun erreparazioaz gain, gure betebeharra da gertatutakoa gogora ekartzea; izan ere, biktimek merezi dute egia jakitea eta euskal gizarte osoak aintzat hartzea” gogorarazi du Idoia Mendiak.