Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   Berria

Idoia Mendiak Arabako kolektibo kultural eta sozialak haztatzen ditu

PSE-EEko idazkari nagusiak lehen eskutik ezagutu ditu Gasteizko Jazz Jaialdiaren, Ortzai Antzerkia konpainiaren eta Mi Castillo de Arena ekitaldi-enpresaren proiektu garrantzitsuenak

1. argazkia
Idoia Mendia, atiende las explicaciones de la responsable de El Castillo de Arena. | Foto: Socialistas Vascos

Idoia Mendia Euskal Sozialisten idazkari nagusiak lehen eskutik ezagutu ditu Arabako kultur eta gizarte antolakunde garrantzitsu batzuen jarduera eta egitasmoak: Jazz Jaialdia, Ortzai Antzerkia antzerki-konpainia eta ekitaldi sozialak antolatzen dituen Mi Castillo de Arena enpresa. Bilerak egin ditu euren arduradunekin.

Lehenengo topaketan, Idoia Mendiak Jaialdiaren Zuzendaritza Batzorde berria ezagutzeko aukera izan du, Iñigo Zarate presidentea buru zela, eta baita aurtengoarekin 44. ediziora iritsiko den lehiaketaren egitasmo azpimarragarrienak ere.

Ondoren, PSE-EEko idazkari nagusia Ortzai Antzerkia konpainiaren zuzendariarekin bildu da, Iker Ortiz de Záraterekin. Ortzaik 15 urte baino gehiagoko ibilbidea egina du eta antzerki-ikerketa eta -sormen zentro gisa funtzionatzen du. Obra, mintegi, erakusketa eta tailer eskaintza ugaria du.

Eusko Legebiltzarren egindako bilera horietan izan dira ere Cristina González Arabako PSE-EEko idazkari nagusia, Maider Etxebarria Gasteizko Udaleko alkateordea eta Ana del Val, Kulturako foru diputatua.

 Idoia Mendiak, halaber, Mi Castillo de Arena enpresaren egoitza bisitatu du, Zurbaoko Otalora Guevara Jauregian. XVII. mendeko jauregi barroko horretan, bi urte baino gehiagoz birgaitzen aritu ondoren mota guztietako ekitaldi sozialak hartzeko ireki zituen ateak 2015ean.

Topaketa horiek PSE-EEko burua euskal kultur eta gizarte eragileekin egiten ari den bilera sortaren barruan kokatzen dira, haien beharrak eta eskaerak zein diren jakiteko eta haien ekimenak ezagutzeko, sektore horiek gizartea dinamizatzeko duten garrantziaz jakitun. Ildo horretan, Idoia Mendiak giltzarri deritzo erakunde publikoen egitekoari kultur eta gizarte arloko ekimenen “bideratzaile” izan daitezken aldetik, "talentua sortzea" sustatzeko.