Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Idoia Mendiak Euskal Sozialisten “mina eta atsekabea” adierazi du Carme Chacónen heriotzagatik

Euskal Sozialisten idazkari nagusiak hil-kapera bisitatu du. PSOEren egoitzan jarri dute, eta milaka militante eta jarraitzaile sozialista bertaratu dira Carme Chacónen bat-bateko heriotzaren aurrean doluminak adierazteko

Mendiak nabarmendu du Carme Chaconekin “emakume sozialisten belaunaldi oso batek aurrerapausoa eman duela”, “XXI. mendeko feminismo sozialista ordezkatzen baitzuen”

1. argazkia
Capilla ardiente de Carme Chacón en la sede del PSOE. Foto | PSOE

PSE-EEren batzorde exekutiboak atsekabe handia du Carme Chacón adiskidearen galeragatik

PSE-EEren batzorde exekutiboak adierazi nahi du min handia duela Carmen Chacón adiskidearen galeragatik. Emakume sozialista zen, berdintasunaren eta justizia sozialaren aldeko borrokan konpromisoaren eredua ere bai. Ideia sozialisten defentsa ikus zitekeen egiten zuen guztian, eta defentsa hori bere bizitza politikoa gauzatu ahal izan zuen alor guztietara eraman zuen.

Ministro gisa, gizartean oro har ezagutzen den ibilbidea osatzeaz gain, bere erabakien ardatz nagusi bilakatu zuen emakumeek bidegabe debekatutako espazioetan emakumeen eginkizuna aldarrikatzea. Bere lanari esker, berdintasunaren aldeko bideak ireki eta zabaldu ahal izan ziren. Militante sozialista gisa, PSOEren idazkari nagusiaren kargua betetzeko aukera izan zuen. Esparru guztietan, desadostasunaren esparruan ere bai, jarrera positiboa eta irekia erakutsi du beti, beraz, eredu bat da guztiontzat.

PSE-EEn doluminak helarazi nahi dizkiogu familiari eta ingurukoei, eta kide guztiengana zabaltzen dugu.