partekatu
• Agenda soziala eta ekonomikoa
Idoia Mendiak Sidenor bisitatu du euskal konpainiaren inbertsio-plan “handinahia” ezagutzeko
PSE-EEren ordezkaritza batek (Idoia Mendia idazkari nagusiak burututa) Sidenor Aceros Especiales (Sidenor Altzairu Bereziak) euskal industriaren enpresa enblematikoaren instalazioak bisitatu ditu.
Siderurgia-enpresak inbertsio-plan handinahi bati ekingo dio, eta horrek aukera emango dio haren produktu-eskaintza handitzeko eta merkatu berrietara iristeko. Enpresaren presidenteak, José Antonio Jainagak, berehalako proiektuak azaldu ditu, Basauriko plantan egingo direnak (50. urteurrena bete berri du eta 900 langile ditu) zein taldearen gainerako instalazioetan egingo direnak.
Idoia Mendiarekin batera, Bizkaiko idazkari nagusia, Mikel Torres, Antolakuntzako idazkaria, Miguel Ángel Morales eta euskal batzorde betearazlearen Politika ekonomikoko arduraduna, Sonia Pérez izan dira bileran.