Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Dokumentuak

partekatu  partekatu

Idoia Mendiaren hitzaldia Denis Itxasoren hautagaitzaren aurkezpenean

Idoia Mendia PSE-EEren idazkari nagusiaren hitzaldia Denis Itxasoren diputatu nagusiko hautagaitzaren aurkezpenean

Donostian, 2018ko azaroaren 11n 

Egunon guztioi. Egun on, lagunok. Eta ongi etorri Donostiara eta Euskadira, Adriana. Eskerrik asko Gipuzkoako militantziarekin hain une berezia partekatu nahi izateagatik. Denisek lurralde honekin duen konpromisoa berretsi duen unea, hain zuzen. Gipuzkoako aurrerapenarekin eta modernitatearekin. Kohesio sozialerako eta aniztasunerako nahiarekin.

Sozialistek gobernatzen dituzten erakunde denetan ardatz diren printzipio eta helburuak berdinak dira. Aukera ematen digutenak udalak Espainiako Gobernuarekin lerrokatuta egoteko, bai eta aldundiekin eta Eusko Jaurlaritzarekin ere. 

Gobernu eta erakunde denetan bidea irekitzen ari gara herritarren arazoak konpontzeko. Beren eskubideak berreskuratu eta handitzeko. Eta, horrez gain, kultura politiko ezberdina burutzen ari gara erakunde horietan guztietan: elkar ulertzearena, elkarrizketarena, aukerena.

Atzean utzi nahi dugu behin betiko inposizioaren eta etsipenaren garaia. Eta aro berrian, buruzagiek herritarrak entzun behar dituzte, elkartasuna bilatuta, itxaropena eskaintzeko.

Politika berri bat, garai berri baterako. Horixe da erakunde desberdinetan egiten ari garena. Udal eta Foru Aldundietan. Euskadi eta Espainiako gobernuetan.

Horixe da Denisek ordezkatzen duen politika. Herritarren arazoak konpontzen dituena. Eskubideak bermatzen eta zabaltzen dituena.

Amaitu da inposaketen garaia. Akabo etsipena. Sozialistak ireki egin dugu elkarrizketaren denbora. Euskadin eta Espainian. Gobernuak herritarren zerbitzura jarri ditugu. Eta gure ekimen guztia bideratu, hauen beharrei erantzuteko.

Horretaz aritu zen Pedro Sánchez Batzorde Federalean. Herrialde honetan hainbeste jenderentzako ireki den aukeren garaiaz: emakumeentzako, langileentzako, pentsiodunentzako... Aukera dugu, orain, desberdintasunak murrizteko, osasunerako eskubide unibertsala berreskuratzeko, hezkuntza bermatzeko aro denetan, Rajoyren azken erreformaren ostean galdutako lan-eskubideak berreskuratzeko...

Bai, Rajoyrena. Aspaldikoa dirudi ekainaren 1a, ezta? Eta orain eskuindarren artean Casado dugu irizpide, berrikuntza omen dakarrena. Eta, egia esateko, iraganik txarrenera buelta dakar, Aznarren garaira, Irakeko gerra ezkutatzen zuten horretara, saldukeriaz leporatzen zutenera. 

Ezer berririk guretzat. Pentsamendu zaharkitua eta muturrekoa bueltan da. Gure kideen heriotzagatik negarrez ari ginen bitartean, biktimei atzea eman geniela leporatu ziguten. Elkarbizitzaren, elkartasunaren eta ongizatearen oinarriak hautsi dituen norabidea hautatu dute.

Haiek eragindako beldurretik eta aurreiritzietatik botoak ateratzeko saiakerak egiten ari dira, eta alde batera utzi zituzten egoera txarrenean zeudenak. Beren politiken kalte gehien jasaten zutenak.

Sozialismoak ezin du aukerarik eman zarataren eta zakarkeriaren kaltea jasotzeko. Horregatik, ordezko aukerak eskaintzeko prozesuan gaude, denok egin dezagun aurrera, eskutik helduta. Eztabaidatzera eta akordioak egitera behartzen duen politikaren alde.

Horren alde egiten dugu guk. Horregatik, adostasun-puntuak aurkitzeko gai diren hautagaiak proposatzen jarraitzen dugu, inor bazterrean utzi gabe gizarte hobe baterantz joateko aukera emateko herritarrei. Izan ere, Alderdi Sozialistak historian zehar frogatzera eman du herrialdeko eraldaketa handiak sustatzeko gai izan dela, eragile guztiekin bat eginez eta aniztasuna kudeatuz.

Hori ari da egiten Pedro Sánchezen Gobernua. Eta euskaldunen bizitzari eragiten dioten erabakien esparru denetan jarraitasuna eman nahi diogu. Gipuzkoan ere bai.

Horixe egin du Denisek lau urte hauetan. Horrek erritmoa hartzeko aukera eman dio lurralde honi, geldialdi eta gatazkako legealdi baten ostean. Eta, horregatik, behar eta nahi dugu Denis Itxaso, eta, berarekin, gipuzkoar sozialistek are indar handiagoz ekin diezaioten erakundeak zuzentzeari, Ernesto Gascok Donostian egin bezala, lurralde honek etorkizunerako trena gal ez dezan.

Beharrik handiena dutenen alde jarduten jarraitzeko. Eta Gipuzkoa modu jasangarrian eta kohesionatuta haz dadin. Pertsonarik eta eskualderik alde batera utzi gabe. Oso ondo dakigu lurralde honek aurrerakuntzarik handiena izan duela sozialismoak bere gain hartu duenean gobernamendua. Gobernu denena. 

Kate horri eutsi nahi diogu udal- eta foru-hauteskundeetan. Auzo eta herri bakoitzetik. Gertuko kontuetatik, non herritarren behar premiazkoenei arreta ematen diegun, Espainiako Gobernura.

Aurrera pauso bat emateko prest dagoen jendea. Desberdintasunak alderatu eta batzen gaituenaren arabera itunak egiteko prest. Herritarrei onura ekartzen dienarekin konpromisoa hartzeko beldurrik ez duen ezkerra.

Horretan ari gara. Eta, horregatik, gure militantziak hautagai berriak proposatu nahi ditu, adibidez, Denis. Konprometituta daunak eta ausartak direnak, Espainian hasi den aro berria hurrengo hauteskundeetan errotu dadin.

Aro berri hori ari gara indarrez eta uste osoz zuzentzen, besteak beste, Adriana eta ni.

Plazer handia da hemen zu izatea. Berarekin uzten dizuet.