Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Martxoa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   Eusko Legebiltzarra

José Antonio Pastor: “Covid19a bezalako birus bat leialtasunaz eta batasunarekin garaitzen da, ez alderdikeria oportunistaz”

Legebiltzarreko PSE-EEren bozeramaileak eskatu du erakunde guztiak “lerraturik eta lankidetzan” aritu daitezela “ kutsapenak gelditzeko eta ekonomiari eutsi eta berriro bultzada emateko”, Diputazio Iraunkorrean egindako agerraldian.

1. argazkia
José Antonio Pastor, durante su intervención por videoconferencia ante la Diputación Permanente. | Foto: Socialistas Vascos

PSE-EEko legebiltzar bozeramaileak, José Antonio Pastorrek, ohartarazi egin du koronabirusaren pandemiak sortutako krisi egoera larritik interes politikoak atera nahi dituztenen kontra, eta azpimarratu du Covid 19a bezalako birus bat “leialtasunez eta batasunarekin garaitzen dela, ez alderdikeria oportunistaz”. Horregatik, ziurtatu du sozialistak “koherenteak eta leialak” izango direla “Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak arrakastarik handiena izan dezaten pandemiaren kurbari buelta emateko, gaixoen larritzea eragozteko, osasun-larrialdia kontrolatzeko, birusa garaitzeko eta kalera irten eta jarduera ekonomiko betera itzultzeko”.

🔴 @joseanpastor: “@sanchezcastejon presidenteak alarma egoerarekin agindutako konfinamendua ideia zorrotza baina ona izan zen”. #BirusHauElkarrekinGelditukoDugu pic.twitter.com/lYHq8Rzu5V

— Socialistas Vascos - Euskal Sozialistak (@socialistavasco) April 2, 2020

 

 Pastorrek ildo horretako adierazpenak egin ditu Iñigo Urkullu lehendakariak pandemiaren aurrean Exekutiboak izan duen jarduera azaltzeko Eusko Jaurlaritzako Diputazio Iraunkorraren aurrean egindako agerraldi telematikoaren harira. Foro horretan lehendakariaren azalpenak entzun eta gero, buruzagi sozialistak erakunde guztiak “lerraturik eta elkarlanean aritzeko” beharra nabarmendu du “kutsapenak geratzeko eta ekonomiari eutsi eta berriro bultzada emateko”, eta hori, haren esanetan, “lankidetzan eta leialtasunez arituz” baino ez da lortuko.

 Legebiltzar bozeramailea poztu egin da kutsatzeei buruzko datuek hobera egin dutelako, “nolabaiteko itxaropena ematen” dutelako, eta esan du hori "Sánchez presidenteak alarma egoerarekin ezarritako konfinamenduari” zor zaiola, “hasierako unean zenbait kritika sorrarazi bazituen ere ikusi delako eraginkorra izan dela, ideia zorrotza baina ona". “Uste dugu iritsi garela meseta-fasera, bultzada argia eman beharra dago orain, beherantz, oraindik azaltzen zaizkigun datu negatibo guztiei", gaineratu du.

Neurriak eztabaidagarriak izan daitezkeela onartu ondoren, “ezezaguna zaigun kudeaketa eskatzen duen ezohiko egoera baten aurrean” gaudela nabarmendu du, eta “bat-batekotasunez aritu beharrean eta neurri gogorrak baina zenbaitetan ulertzen ez direnak” hartu beharrean direla. Horren harira, azaldu du soberan direla “iraganeko igarleak eta tirabira ereileak”. “Inork ez du erabateko arrazoia, inor ez da salbu akatsetatik. Baina herritarrek jakin behar dute gobernu guztien nahia, euskaldunoi eragiten diguten erabakiak hartzen dituztenena, Euskadiko eta Espainiako gobernuena alegia, kutsapenak etetea dela”, erantsi du.

Azkenik, José Antonio Pastor poztu egin da euskal osasun sistema publikoak erakutsitako sendotasunagatik, “Euskadi abantailazko egoeran jarri izan duelako pandemiari aurre egiterakoan”, eta eskertu egin die “osasun sistemako profesional bikain eta saiatu guztiei, enplegu-erregulazioak, DSBE espedienteak eta laguntzak azkartzen ari diren milaka enplegatu publikoei eta funtsezko hainbat zerbitzuetako langileei" krisi honetan egiten ari diren "ahalegin izugarria".