Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   JE-Egaz

JSE-Egazek Euskadiko Gaztediaren Kontseilua utzi du ETAko terroristen aldeko omenaldiak ukatu ez dituelako

Gaztedi Sozialistek ez dute zilegi egin nahi “euskal gazte gehienen sentimena ordezkatzen ez duen” erakunde bat, azken hileetan gazte nazionalistak bakarrik ordezkatzen dituen erabakiak hartzen ari da eta

Euskadiko Gaztedi Sozialistek jakitera eman dute Euskadiko Gaztediaren Kontseiluaren zuzendaritzan betetzen ari ziren kargu iraunkorra utziko dutela, erakundeak hartu dituen zenbait jarrera direla medio; horiek ez dutelako euskal gazte gehienen sentimena.

Azahara Domínguez Euskadiko Gaztedi Sozialisten idazkari nagusiaren aburuz, erabaki hori hartu dute “EGK Euskadiko gazte nazionalistak bakarrik ordezkatzen dituen organo bat bihurtu delako, eta zenbait alderdi politikoren aldeko jarrerak hartzen ari delako euskal gizartearen eta gazteriaren interesekoak ez diren zenbait gairi dagokionez”.

Domínguezentzako gai kezkagarrienetako bat da EGK-k ezetz esan izana “omenaldi terroristak ukatzeari, Eusko Legebiltzarraren gehiengoak egin duen moduan. EGKren zuzendaritzari eskatu diogu adierazpen bat egiteko, terroristentzako omenaldiak bazter ditzan; baina, zoritxarrez, gure eskaerari uko egin diote. Zuzendaritzako 9 kideetatik 4k bakarrik lagundu digute. Gainerakoen arduragabekeriak agerian uzten ditu beren benetako jarrera eta nahiak”.

Idazkari nagusiaren aburuz, isiltasun horrek islatzen du “Gazteriaren Kontseiluaren uzkurtasuna, eta kontseilu hori izan beharko litzateke euskaldunok jasan dugun indarkeriaren eta terrorearen aurkako ahotsik kritikoena. EGK-k gazteriaren foro eta espazio bat izan behar du, eskubideen aldekoa, ez berriz, zenbait euskal buruzagi erradikalek edo erakunde politikok beren politika hedatzera emateko tresna bat”.

“180 graduko bira ematea nahi dugu, Kontseilua euskal gazteria ordezkatzen duen foro anitz hori bihur dadin”. Hori gertatu bitartean, ez dute Euskadiko Gaztedi Sozialisten laguntzarik izango”, esan du idazkari nagusiak amaitzeko.