Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   Kontrolerako osoko bilkura

San José sailburuak euskal herritar guztiei doako justizia emango dien dekretu berria iragarri du

1. argazkia
María Jesús San José, consejera de justicia y Trabajo. Foto | Socialistas Vascos

Lan eta Justizia sailburu María Jesús San Josék ostiral honetan iragarri du bere saila Doako Laguntza Juridikoa arautzen duen dekretu berria izapidetzen ari dela. Horren bidez, oinarrizko zerbitzu publiko hori bermatu eta arinduko da, “Euskadiko herritarren artean, inor ere gera ez dadin baliabide faltagatik Justiziarako sarbiderik izan gabe”. Aurreikusi du dekretua 2018. urteko lehen asteetan argitaratzea.

San Josék Legebiltzarrerako kontrolaren osoko bilkuran iragarri du aipatutakoa, PPk egindako galdera bati erantzunez. Alderdi horri eskerrak eman dizkio asmo horretan gainerako taldeekin bat egin duelako, kontuan hartuta Espainiako Gobernua “Ofiziozko Txandaren eta Doako Justiziaren gure sisteman kalte larria egiteko zorian egon zela, Zergen Zuzendaritza Nagusiak eginiko ekimen baten bidez. Horren bitartez, Ofiziozko Txanda BEZari atxikita zegoela aitortu nahi zuen”.

Oztopo hori gaindituta, Lan eta Justizia Sailak tartean dauden Elkargo Profesionalekin kontsulta egin du dekretu berri bat egiteko. Horren bidez, asmoa da duela gutxi estatuko erreformetan eginiko lege-aldaketak sartzea, eta Jarraipen Batzorde bat sortuz sistema malguagoa sortzea. Sistema horretan, esku hartzen duten Elkargo Profesionaletako ordezkariak eta Lan eta Justizia sailekoak egongo dira. Araudi berria, halaber, kudeaketaren karga gutxiagotzen ahaleginduko da, bai herritarrentzat, bai Abokatuen Elkargorako eta Doako Laguntza Juridikoko Batzordeetarako. Azken horiei prozeduren kudeaketa administratiboa dagokie.

Sailburuak azpimarratu du “doako justizia-sistemaren kudeaketan ahalik eta arintasun eta eraginkortasun handiena” lortu nahi duela. Hala, zerbitzu publiko hori ematen esku hartzen duten eragile guztien ahalik eta babes handiena lortzen ahaleginduko dira, betiere kontuan hartuta Sail horrek bermatuko dituela “sistematik eratorritako gastu guztiak”. Ildo horretan, gogorarazi du gaur egun finantzaketa hori guztira 14,5 milioi eurokoa dela; hots, Justizia Zuzendaritzaren aurrekontuaren % 42,7. Adierazi du zenbateko horren bidez, bermatu egiten dela Ofiziozko Txandako profesionalei funtzionamendurako eta abokatuen etengabeko prestakuntzarako ordaintzea.

María Jesús San Josék berriz ere esan du zuzentzen duen Sailak kalitateko justizia bermatzeko konpromisoa duela, berariaz legegintzaldi honetako Gobernuko Programan jasota dagoen bezalaxe; izan ere, “uste dugu Doako Justiziarako sarbidea izatea Justizian berdintasuna bermatzea dela, gure ustez oinarrizko zerbitzu publikoa baita”. Beraz, horretarako, beharrezkoa da “zerbitzuaren prestazioetan erreformak egitea eta hobetzea, beharrezkoa baldin bada, bai eskatzaileei, bai Ofiziozko Txandako profesionalei, lan-baldintzen eta prozesuko baldintzen berrikuspena eta hobekuntza barne”. Erreforma horiek, dagoeneko dekretu berri horren bidez jorratzen dira