Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Martxoa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

PSE-EEren zuzendaritzak Irunen nabarmendu du garraio-azpiegiturak eginkizun erabakigarria duela garapen ekonomikoan

Idoia Mendia idazkari nagusiak “akordio politiko zabala lortu nahi du Euskadiko aurrekontuetan, ekonomia bultzatzeko eta kalitateko enplegua sortzeko”. Euskal Sozialisten zuzendaritza hainbat udalerritan bilerak egiten hasi da tokiko esparrura hurbildu nahian.

1. argazkia
La Ejecutiva del PSE-EE se reúne en Irun | Foto: Socialistas Vascos

PSE-EEren Zuzendaritza Batzordeak gaur nabarmendu du garraio-azpiegiturak eginkizun erabakigarria duela ekonomia garatzeko, enplegua sortzeko eta Euskadin, gizarte aurreratua izanik, ongizatea bermatzeko. Euskal Sozialisten zuzendaritza Irunen bildu da eta hiriko trenbide-eremua berrantolatzearen alde agertu da. Horixe da inguruko hirigintzaren eta ekonomiaren etorkizunean zehazten den erronka nagusietako bat; izan ere, abiadura handiko trena iritsiko da eta aurreikusita dago hainbat eremu libre uztea.

Euskal Sozialisten zuzendaritzak Irunen egin du lehen bilera (Euskadiko beste udalerri batzuetan ere izango da) tokiko ikuspuntuan oinarrituta, egoera ekonomikoa, soziala eta kulturala zuzenean ezagutzeko. Bilera horietan, udal- edo udalerri-esparruetara helaraziko dira PSE-PNV Gobernuan dauden akordio-aurreikuspenak, eta elkarteek eginiko iradokizunak ere jasoko dituzte.

Idoia Mendia Euskal Sozialisten idazkari nagusiak bileran zehar azaldu du Gobernu akordioaren alde esanguratsua dela euskal Y hirian sartzeko eta geltoki berria eraikitzeko bultzada ematea. Hala, gobernuaren lehentasunak direla azaldu du, betiere beste administrazio batzuek egin beharreko lana ahaztu gabe, bereziki, Espainiako Gobernuak egin beharrekoa.

 “Garraio-azpiegituren hobekuntza eta ekonomiaren bultzada nabarmendu ditugu; izan ere, horiei esker baldintzarik onenetan lortuko da eskualde osoa Espainiako gainerako herriekin eta Europarekin lotzea. Horrez gain, aintzat hartu dugu Gipuzkoako lurraldean lursail batzuk libre uzteak (sarritan zailtasunak izaten dira lurralde horretan lurzoru berriak aurkitzeko) hainbat jarduera- eta enplegu-aukera ematen dituela” azaldu du Idoia Mendiak.

Idoia Mendiak azpimarratu du Euskal Sozialistek eginkizun garrantzitsua dutela “herrialdeari egonkortasuna eta orientazioa ematen”; esaterako, Irunen hartutako konpromisoa aipa daiteke. Hala, gogorarazi du sozialisten lanak, gaur egun, 2.100.000 euskaldunen eguneroko bizimoduan eragin zuzena duela.

“Errealitatea eraldatzeko gaitasun handia dugu. Momentu hau aprobetxatu behar dugu Euskadi merezi duen tokian kokatzeko. Erakundeetan, lanean dihardugu gure herritarren bizitza hobetzeko eta Euskadi etorkizuneko erronketarako prestatzeko. Susperraldi justua lortu nahi dugu, eta ongizate-sistemaren, osasun arloaren nahiz gizarte-politiken iraunkortasuna bermatuko duten erreformak egin nahi ditugu. Gure gazteak trebatu nahi ditugu mundu global honi aurre egiteko, talentua sortzeko eta erakartzeko, eta industria gero eta lehiakorragoa izateko. Hori guztia herri mailan ere egin beharra dago” azaldu du.

Gainera, PSE-EEren idazkari nagusiak, Eusko Jaurlaritzaren aurrekontuak gutxi barru onartu, eta Eusko Legebiltzarrera igorriko direla kontuan hartuta, “akordio zabala lortu nahi du indar politiko guztiek horien inguruan eztabaidatu, eta anbizio handiko helburuekin onar ditzaten. Hala, lortu nahi ditugun erronkei aurre egingo diegu, garapen ekonomikoari bide emanez eta kalitateko enplegua sortuz”.

Zuzendaritza Batzordearen bileran, Irungo alkate José Antonio Santanok ere parte hartu du. Hala, trenbide-proiektuei dagokienez gogorarazi du Sustapen Ministerioak lau akordio sinatu dituela abiadura handiko trena Euskadiko hiriburuetan sartzearekin lotuta, eta Iruni dagokionez, 2011. urtean sinatu zela akordioa. Lehen zinegotziak, dagoeneko, Irungo trenbide-eremua garatzeko mahaia martxan jartzeko eskatu dio ministroari.

Santanoren arabera, Gipuzkoak proiektu paregabea izango luke trenbideak hartzen duen eremuan. Mugaraino zabaltzen da trenbidea, eta historian ardatz atlantikoaren giltzarria izan da. Irungo alkateak nabarmendu du, gainera, proiektuak mugaz bestaldeko ikuskera duela (erabilera ekonomikoak, eta aisialdi- eta bizitegi-erabilerak aurreikusten ditu), eta Europako agintarientzat balio handiko elementua dela.