Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Martxoa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   Genero-indarkeria

PSE-EEren Batzorde Betearazleak adierazi du erabat gaitzesten duela emakume baten erailketa, Bilbon gertatu dena

1. argazkia

Euskal Sozialisten Batzorde Betearazleak adierazi nahi du erabat gaitzesten duela Bilbon gertatutako erailketa. Maguette Mbeugou, 25 urteko emakumea, bi neskato txikiren ama zen. Teresa Laespada PSE-EEren Berdintasun Arloko idazkariak familia sozialista osoaren izenean elkartasuna eta doluminak eman dizkie biktimaren senideei «Emakume bat erasotzen dutenean, emakume denoi erasotzen gaituzte, eta berriz diogu erailketa beti dela ankerra, gaurkoa bezalakoa, bai eta, gainera, genero-indarkeriaren adierazpen gorena ere; eta gu konprometituta gaude egunero horren kontra borrokatzeko», azaldu du.

«Euskal Sozialistok uste dugu ezinbestekoa dela, oraingoa bezalako une zailetan ere, berdintasunaren aldeko konpromisoa nabarmentzea, Bilboko krimen honetan, Margutten erailketaren eta beste guztien atzean, ez baitago berdintasunik. Horrez gain, erakundeek ahalik eta mekanismo gehien, denak, abian jarri behar dituzte emakumeen babesa bermatzeko.

Erailketa honek, gainera, bi adingabe utzi ditu ama gabe, eta beren inguruan ez dute familiaren laguntzarik. Egoera horren inguruan arreta deitu dugu: genero-indarkeriako krimenetan eta krimen matxistetan haurrak dira biktima.  

Dei egiten dugu pertsona guztiek parte har dezaten 10:30ean udaletxeko eskaileretan udal-taldeek antolatutako kontzentrazioan, erailketaren aurka gaudela aditzera emateko».