Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   FITURR 2019

Idoia Mendiak turismoaren sektoreari animatu dio kalitatea eta jasangarritasuna erreferentzia izanik hazteko

PSE-EEren idazkari nagusiak Fitur 2019 bisitatu du Euskal Sozialisten ordezkaritza handi batekin

1. argazkia
La Secretaria General del PSE-EE, Idoia Mendia, ha visitado Fitur 2019 acompañada de una amplia representación de los Socialistas Vascos | Foto: Socialistas Vascos.

Idoia Mendia PSE-EEren idazkari nagusiak euskal turismoaren sektoreari eta harekin lotutako operadore denei animatu die lan egiten jarraitzera orain arte kalitatea erreferentzia izanik, jada Euskadiko ekonomian rol garrantzitsua duen jarduera bat sendotzek.

Idoia Mendiak Euskadiren standa bisitatu du gaur FITURen, Madrilen aste honetan antolatu den nazioarteko azokan, eta datozen egunetan Alfredo Retortillo sailburuak zuzentzen duen Turismo Sailean zein gainerako erakundeek –asko arduradun sozialistekin– garatu duten jardueren inaugurazioan izan da.

«Euskadiren etorkizunerako funtsezkoa da sektorearen hazkunde egonkorra eta jasangarria bideratzea, kalitatearen alde egitea, lan-baldintza onak bermatzea eta nahi ekintzaileari erantzuna ematea. Osagai horiekin, gure espiritu hartzailearekin, gure enklabe naturalekin eta gure hiriak zein gastronomia indartuz, eskaintza paregabea osatuko dugu», adierazi du.