Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Martxoa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   Zuzendaritza Batzordea

PSE-EEk azpimarratu du terrorismoaren biktimekin duen konpromisoa hautsiezina dela, eta kexatu egin da Lasarteko Osoko Bilkuran auzia alderdikeriaz erabili delako

1. argazkia
Ejecutiva del PSE-EE [Foto de archivo]

Euskal Sozialisten Zuzendaritza Batzordeak gaur azpimarratu du hautsiezina dela terrorismoaren biktimekin duen konpromisoa. Hala, kexatu egin da alderdi jakin batzuek auzi hori oraindik alderdikeriaz erabiltzen jarrai dezaketela uste dutelako. PSE-EEren zuzendaritza kexatu egin da Lasarte-Oriako udal talde sozialistak hartutako erabakia manipulatzen saiatu direlako. Zehazki, abstenitu egin da 2001ean ETAk hildako Froilán Elespe alkateorde zenaren oroimenez udalerriko osoko bilkuran minutu bateko isilunea egiteko PPren proposamenean) manipulatzen saiatu direlako.

Talde sozialista kontu formalengatik abstenitu da (PSE-EEk uste du auzi horiek Elkarbizitza Mahaian jorratu behar direla), eta ez beste inolako arrazoirengatik. Urtero, Euskal Sozialistek eta Froilán Elesperen familiak ekitaldi irekia egiten dute haren oroimenez bertan parte hartu nahi duten pertsona guztientzat. Martxoaren 18an (larunbatean) izango da aurten.

Zenbaitek PSE-EEri leporatzen diote nahiago duela ahaztu edo biktimen oroimena mespretxuz ahaztu nahi duten horien estrategiaren alde egin. Horixe saiatu da gaur argudiatzen, adibidez, PPko zinegotzia Lasarte-Orian. Baina hori leporatzen dutenak biktimak modu onartezinean erabiltzen ari dira maniobra politiko gaitzesgarrian. Zoritxarrez, maniobra hori ez da berria. Ironikoa da, gainera, hori guztia urteko sasoi honetan gertatzea, non eta sozialistok erailak izan diren hainbat eta hainbat kide gogora ekartzen ditugun garai honetan.

Terrorismoaren biktima orok merezi du egia, justizia eta erreparazioa. Euskal Sozialistak oso harro gaude Froilán Elespe bezalako kideek haien jarrera pertsonalarekin, erresistentziarekin eta demokraziaren defentsarekin egin zuten ekarpenaz. Hari eta hura bezalako beste askori zor diegu euskal gizartea gaur egun etorkizunari begira itxaropentsu egotea, baita sozialistok etorkizunari harrotasunez begiratu ahal izatea ere.

Idoia Mendia PSE-EEko idazkari nagusiak argi eta garbi adierazi zuen otsailaren 10ean bere blogean: “Eskubideen defentsan ez genuen trukerik onartu hil egiten gintuzten garaian, eta orain ere ez dugu halakorik egiten. Elkarbizitza memorian oinarrituta eraikiko dugu. Iraganarekin harro dagoen inor egon ez dadin, iraganeko gertaerak eragin, txalotu, animatu eta defendatu zituzten horiek lotsatuta egon beharko lukete eta. Biktimek egia, justizia eta erreparazioa merezi dutela aitor dadin. Euskadik aurrera egin du politikari, hitzari, ezberdinekiko ahaleginari, gure gizarteko aniztasuna onartzeari eta batzen gaituena bilatzeko ahaleginari esker. Oinarri horien gainean jarraituko dugu etorkizuna eraikitzen; izan ere, pertsonen duintasuna edozein auzi politikoren gainetik dago, eta giza eskubideek absolutu etiko zatiezina osatzen dute”.

Lasarte-Oriako Udalak, Jesús Zaballos sozialista alkatea izanik, tokiko plan bat garatzen ari da. Bakearen eta elkarbizitzaren esparruan alderdien mahaiarekin (Elkarbizitza Mahaia, memoria kritiko bateratua bultzatzea du helburu) elkarrizketa sustatzen du. Gainera, hausnarketa zorrotz horretan, eta giza eskubideen defentsan, hainbat ekintza jasotzen dira herritarren partaidetza bultzatzeko.

Hainbat ekintza egiten dira; besteak beste, jardunaldi eta hitzaldi ugari, Eusko Jaurlaritzak biktimen omenaldiak eta esker onak sustatzeko jasotzen dituen “udal erretratu” deiturikoen azterketa, Lasarte-Oriaren iraganari buruzko txostena (PPko zinegotziak ere parte hartu du), azaroaren 10ean antolatutako Memoriaren Egunaren ekitaldiak edo “Memoriaren Plaza” erakusketa ibiltariaren harrera. Azken hori Gogora Institutuak antolatzen du, eta apirilean egingo du bisita herrira.

  1. urtean, udal gobernu sozialistak terrorismoaren biktima guztiei esker ona emateko ekitaldia egin zen Udaleko osoko bilkuren aretoan, eta xafla bat jarri zuten haien omenez udaletxeko atean. 2011. urtean, udalerriaren 25. urteurrena ospatzeko ekitaldietan, “Ausencias” izeneko liburu baten aurkezpena egin zen. Alkateak berak egin zuen aurkezpena.

Gainera, Lasarte-Oriako Udaleko Osoko Bilkurak erabaki zuen, sozialisten mozio bat kontuan hartuta, udalerriko parke nagusiari Askatasunaren Parkea izena jartzea terrorismoaren biktimen omenez. “Etorkizuneko memoria” eskultura dago bertan, eta terrorismoaren biktimak omentzen ditu.

Horrenbestez, Euskal Sozialistek biktimen memoria goraipatzeko eta terrorismoa deslegitimatzeko Lasarte-Orian bultzatu dituzten ekimenak esan daiteke bat datozela PSE-EEk Euskadiko udal guztietan agertu duen konpromisoarekin.