Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   Europako Parlamentua

Sozialistek arrantzarako funts gehiago eskatu dituzte 2021-2027 aldirako

Eider Gardiazabalek aurrekontu handiagoa eskatu du Itsas eta Arrantzako Europako Funtserako, 6.867 milioira arte

1. argazkia

Europako Parlamentuaren osoko bilkura Bruselan bildu da gaur, eta IAED funtserako aurrekontua % 10 handitu du. 497 kidek onartzearen alde bozkatu dute, 93k aurka, eta 40 abstenitu dira. Funts hori funtsezkoa da garapen jasangarriko helburu asko betetzeko. Eider Gardiazabalek, Aurrekontuen Batzordeko bozeramaile sozialistak, azpimarratu du sektore horretarako funtsak 6.867 milioi eurora handitu behar dela, «elikaduraren segurtasuna, arrantza jasangarria eta itsas habitaten babesa bermatzeko nahiz gure eskualde askotako jendearentzako ezinbestekoa den jardueraren iraupenerako». Azkenean, zuzkiduraren hazkuntza are handiagoa izan da, eta, guztira, 7.739 milioi euro egokitu dira.

Eurodiputatuak nabarmendu duenez, premiazkoa da aurrekontu bat izatea, zeina «kalitatezko enplegu duinak, prestakuntza eta gazteek arrantzako lanbideak eskuratzen dituztela» bermatzen dituen. Gainera, adierazi duenez, funtsak murriztea ukatzen du, Europako Batzordeak proposatu bazuen ere, bere aburuz, funtsezkoak baitira «arrantzaren sektorearekin lotuta dauden milaka emakumeen lanari laguntzea, hura aitortzea eta ikusaraztea».

Clara Aguilerak, Nekazaritza Batzordeko zuzendariordeak, bat egin du arrantzaren aurrekontua ez murrizteko eskaerarekin, «Europako funtsik txikiena delako». Halaber, gehitu duenez, gaur egun IAED «baliogabekoa da, eta, horregatik, aldaketa handiak egin behar ditugu». «Tresna baliagarriak gehitu behar ditugu, eta berrikuntzaren nahiz arrantzako produktuen eta akuikulturaren alde jo behar dugu».