Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   Berria

Senatuko Euskal Sozialistek ardura garrantzitsuak beteko dituzte hasi berria den legegintzaldian

Tontxu Rodríguez euskal senatari autonomikoak legegintzaldi honetan Senatuko Euskal Sozialisten idazkari nagusi kargua errepikatzeaz gain bozeramaileorde izango da Justizia Batzordean eta bokala Konstituzionalaren eta Barneko batzordetan. Behe Ganberak osoko bilkura batekin eman dio hasiera, eta jarraian legegintzaldian egongo diren batzordeak eratu dira. Euskal Sozialistek presentzia garrantzitsua izango dute bertan.

Hala, Txema Oleaga senataria izango da PSOEren bozeramailea Justizia Batzordean. Horrez gain, bokala izango da Konstituzionalaren, Defentsaren eta Barnekoaren batzordetan.

Julia Liberal senataria, bere aldetik, Bateraezintasun Batzordeko presidentea izango da eta sozialisten bozeramaile Kirol Batzordean. Bokala izango da Industria, Turismo eta Merkataritzakoan, eta baita Ogasunekoan eta Despopulazioa eta Erronka Demokratikoarenean ere.