Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   ETA desegitea

Euskal Sozialistok espero dugu ETA desagertu dadila bere historia apaintzeko saiakerarik egin gabe

PSE-EEk erabaki egin du Cambo-les-Bainseko ekitaldira ordezkaritzarik ez bidaltzea

1. argazkia
Imagen de archivo de una reunión de la Comisión Eejcutiva del PSE-EE |Foto: Socialistas Vascos.

Euskal Sozialistok espero dugu, iragarri egin duen moduan, ETA desagertu dadila, hori bai, minez beteriko bere historia apaintzeko saiakerarik egin gabe. Jakin izan dugu maiatzaren 4an ekitaldi baterako dei egin dutela, Cambo-les-Bains herrian egingo dena. Antolatzaileek –Harremaneko Nazioarteko Taldeak, Foro Sozial Iraunkorrak eta Bake Bideak– gonbidatu egin gaituzte.

Gure aburuz, Euskadiko gatazkaren konponbidearekin aurrera egiteko nazioarteko ekitaldi horrek terroristen erabakiari lagundu nahi dio argitasunez definitu ez diren helburu batzuekin. Horregatik, eta, ETAren historia apaintzeko edo beren krimenak justifikatzeko erabil daitekeen edozein ekitalditan egon nahi ez dugunez, PSE-EEk erabaki du gonbitea ez onartzea eta ordezkaritzarik ez bidaltzea ekitaldi horretara.

Guk, hiltzeari uzteko bere burua derrigortuta ikusi zuenetik sei urte igaro eta gero, ETA desagertzea nahi dugu, erabat, horren truke ordainik espero gabe.  Gogora ekarri nahi dugu ETAk haren porrota aitortu zuela 2011n, Espainian eta Euskadin gobernu sozialistak zeudenean; eta  proiektu politiko jakin bat indarrez inposatzeko ETAren nahia desegin zutela gizartearen erantzunak, segurtasun-indarrek, nazioarteko lankidetzak, justiziaren ekintzak eta politikak.