Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Martxoa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   Topaketa-sorta eragile sozial eta ekonomikoekin

Euskal Sozialistek eta CEBEKek topaketa-sorta bat hasi dute eragile sozio-ekonomikoekin PSE-EEren Batzorde Betearazlearen hautaketa berriaren ostean

Euskal Sozialisten Batzorde Betearazlea CEBEK-Bizkaiko Enpresarien Konfederazioko orkezkaritza batekin bildu da gaur. Ordezkaritza hori Konfederazioko presidenteak, Iñaki Garcinuñok, eta haren idazkariak, Francisco Javier Azpiazuk, osatu dute. Topaketa hori lehena izan da 8. Kongresua egin eta zuzendaritza sozialista berria aukeratu ondoren PSE-EEk programatu dituenen artean

1. argazkia
Idoia Mendia y Sonia Pérez (PSE-EE), en la reunión con Iñaki Garcinuño y Francisco Javier Azpiazu (CEBEK) celebrada en Bilbao | Foto: Socialistas Vascos.

Idoia Mendia PSE-EEren idazkari nagusiaz gain, Sonia Pérez Politika Ekonomikoko idazkariak parte hartu du ere bai. Sonia Pérezek sail horretako agintaritza bere gain hartu du agintaldi honetan. Sail horretan, halaber, Industriako, Enpleguko, Hirien Ekonomiako eta Turismoko idazkari betearazleak egongo dira.

Hurrengo asteetan zehar, Euskal Sozialistak bilerak egingo dituzte eragile sozio-ekonomikoekin, Euskadiko jarduera ekonomikoari, sindikalari eta enpresarialari buruz duten ikuspegia ezagutzeko eta lankidetzarako-aukerak aztertzeko. Gaurko arratsaldeko bileran, hainbat gairi heldu diete alde biek, hala nola Euskadiko industria-politikari, enpleguaren bilakaerari, fiskalitateari, I+G+b inbertsioari edo PSE-EEk gobernu-erantzukizunak dituen erakunde-arlo ezberdinetako aurrekontu-negoziazioari buruzko ikuspegiei.