Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Martxoa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   #U12 hauteskundeak

Euskal Sozialistek #U12ren kanpainarako spota aurkeztu dute: “Elkartu erantzunen taldera”

• Enpleguaren berreskurapena eta osasun-plantilla eta gizarte-babesa indartzea, nabarmendutako protagonistak Euskal Sozialisten bideoan

1. argazkia

Enpleguaren berreskurapena, Osakidetzari osasun-langile gehiago esleitzea eta gizarte-babesa indartzea dira PSE-EEk datorren uztailaren 12rako hautesleei babesa eskatzeko gaur argitara eman duen kanpainako spotaren protagonistetako batzuk. Euskal Sozialistek halaxe laburbildurik aurkeztu dituzte, nahitaezko 30 segundoetan, bere proposamenik azpimarragarrienak, tartean eskola digitala eta etxebizitzarako eskubidea direlarik.

PSE-EEk egokitu egin du bere kanpainaren lelo nagusia, “Soluciones/Erantzunak”, Lehendakaritzarako hautagaiak zuzeneko dei bat egin dezan hautesleei: “Elkartu erantzunen taldera”, eskatzen du Idoia Mendiak. Spotak leku nagusia gordetzen die Covid-19aren aurkako borrokan erakundeetan ardura izan duten hainbati, hala nola Pedro Sánchez Gobernuko presidenteari, Salvador Illa Osasun ministroari eta Iñaki Arriola, María Jesús San José eta Sonia Pérez euskal sailburuei, zeinak Idoia Mendiarekin partekatzen dute azken asteetan burutu izan dituzten hainbat eta hainbat bideo-konferentzietako bat.

Ikus-entzunezko lanaren zati handi bat burutu ez ziren apirilaren 5eko hauteskundeetarako prestatua izaki, Euskal Sozialistek horren hein bat berregin eta beste bideo bat prestatzearen alde egin dute, zeina gizarte osoak pandemiaren aurkako borrokan egindako ahaleginaren oroigarri eta lehen lerroan egon izan diren arduradun sozialistentzako aitortza izango baita. Spot berritzailea da, marrazki ia minimalistekin egindako animazio lana, eta mezu baikorra zabaltzen du susperraldi ekonomikorako eta PSE-EEk proposatzen dituen ekimenen gainean. Lan hori gaur zabalduko da Euskal Sozialisten sare sozial guztietan, oraindik botoa ematera deitu gabe, hauteskunde legeak ezartzen duenarekin bat.