Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Martxoa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Euskal Sozialistek proposatu dute udalak konpentsatzea, plusbalioen epaia dela eta

1. argazkia
José Antonio Santano junto a Idoia Mendia, en una Comisión Ejecutiva del PSE-EE celebrada en Irún | Foto: Socialistas Vascos

Euskal Sozialistek proposatu dute Zerga Koordinaziorako Organoak (ZKOk) konpentsazio ekonomikoak ematea Euskadiko udalei; izan ere, Auzitegi Konstituzionalak duela gutxi emandako epaia dela eta, diru-sarreren kapituluan ondorioak izango dituzte, plusbalio zerga izenekoa aldatu beharko baitute.

Eudel-Euskadiko Udalen Elkartearen Batzorde Exekutiboak gaur Vitoria-Gasteizen eginiko bileran, presidenteordeak eta Irungo alkateak, José Antonio Santano sozialistak, proposamen hori egin du. Era berean, epai horrek udalen interesetarako kalte larriak ekar ditzakeela azpimarratu du. Santanok proposatu du, Batzorde Exekutiboak babesa emanda, Eudelek ZKOri kontsulta bat egitea Auzitegi Konstituzionalaren epaiak udaleko diru-kutxetan ekar ditzakeen ondorioak aztertzeko eta ondorio horiek leuntzeko  konpentsazio-funtsa sortzea egokia ote den aztertzeko.

Auzitegi Konstituzionalaren epaiak baliogabetu egiten du Hiri-lurren balio gehikuntzaren gaineko zerga (plusbalioen zerga deitzen zaiona). Zerga horrek higiezinen birbalorizazioari dagokion zerga ezartzen du higiezinak saltzen direnean, baina, izatez, eta epaia argitaratu arte, beti ordaindu behar da, baita ondasunak balioa galtzen duenean ere. Epaiak, partikularrek hasitako prozeduretan, Arabako eta Gipuzkoako foru-arauak aipatzen ditu, eta horiek Batzar Nagusien eskuduntzak dira, nork bere lurraldean.

Udaletan, José Antonio Santanok azaldu duen bezala, “zalantzarik gabe diru-sarreretan eragin handia dago goragoko organo baten legeriaren ondorioz. Beraz, zentzuzkoa da udalak konpentsatzeko mekanismoak ezartzea; edo, beste era batera esanda, herritarrak kaltetuak ez izatea”.