Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   Elkarrizketa Euskadi Irratiko Boulevard irratsaioan

Idoia Mendia: "PSOE da Espainia plural eta autonomikoaren neurria ulertzen duen bakarra"

1. argazkia
Entrevista a Idoia Mendia en Radio Euskadi | Foto: Socialistas Vascos

Idoia Mendia PSE-EEren idazkari nagusiak ohartarazi du arriskutsuak direla Espainiako eskumako alderdiek berriz zentralizatzeko eta Estatuko autonomien aurka egindako proposamenak, eta, esan duenez, PSOEk gobernatzen jarraitzea ona da Espainiako Konstituzioa onartzean osatu zen proiektu erkideari jarraipena emateko.

«PSOE da 1978ko Konstituzioarekin sortu zen Espainia plural eta autonomikoaren neurria ulertzen duen bakarra. Autonomia-erkidego guztiak gobernatu ditugu, eta guk inork baino hobeto ulertzen dugu pluralitatea, eta Espainia osatzen duen proiektu erkidean txertatzen dugu. Horregatik, PSOEk Espainia gobernatzen jarraitzea ona da, berriz sortu baitira berriz zentralizatzeko nahiak, eta estatu autonomikoak ekarri dio aurrerapen handiena Espainiari», esan du Euskadi Irratian eginiko elkarrizketa batean.

Idoia Mendia nazionalisten kritikei eta Konstituzioaren markoa hausteko akordioei buruz aritu da ere bai. «Beste politikari batzuek nahi badute popatik bota euskal autonomiari eta egonkortasunari esker 40 urtez eraiki dugun guztia, haiek eman ditzatela azalpenak», esan du. Kontrapuntu gisa PSE-EEren erantzukizuna azpimarratu du.

«Ni Euskadin herritarrei ziurtasunak eta euskal erakundeei egonkortasuna ematen saiatu naiz, jendeari kezkatzen dionari arreta eman diezaioten: enpleguari, osasun-sistemari, hezkuntzari, herritarrak babesten dituen sistema sozialari. Horren guztiaren alde egin dugu Sozialistok, EAJk, erakundeetan gure kidea denak, ahaztu ez dezan hori guztia zer garrantzitsua den, subiranotasunaren alde jotzen baitu, eta, ondorioz, Bildurekin akordioa egin du», adierazi du.

Andaluziako hauteskundeen emaitzari dagokionez, Idoia Mendiak gobernu aurrerakoia babestu du, PSOE garaile azaldu dela gogora ekarri eta gero. «Nahikoa indar aurrerakoi daude Andaluziako Parlamentuan gobernu aurrerakoia osatzeko, eta Susana Díazek ahaleginak egin behar ditu elkarrizketari ekiteko, boto gehien jaso dituen indarra denez gero, bera baita arduraduna», esan du.

Gainera, hauteskunde orokorren deialdiari buruzko zurrumurruei erantzuteko, gogora ekarri du Pedro Sánchezen Gobernuaren eta zentsura-mozioa babestu zuten alderdien erantzukizuna. «Gehiengoak bultzatu zuen Pedro Sánchez, eta kontu garrantzitsuak onartu behar dira oraindik. Presidenteak proiektu bat dauka aurrera egiteko, eta horixe da nahia. Hainbat gairi heldu behar zaio oraindik, hala nola pentsioei, lan-erreformari, LGSri... Zenbaiten izapideak amaitu behar dira, eta adierazpen-askatasuna murrizten duten `mozal legearen´ artikuluak indargabetu behar dira.