Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Mendia: “PPren gobernuaren aurrean beste aukera bat behar du Espainiak ekonomia, gizarte eta lurralde mailan”

Euskal Sozialisten idazkari nagusiak, Idoia Mendiak, PSOEren Batzorde Federalaren bileran esan du “PPren gobernuaren aurrean Espainiak beste aukera bat behar duela ekonomia, gizarte eta lurralde mailan, eta Alderdi Sozialistak baino ezingo duela hori lortu”

1. argazkia
Idoia Mendia interviene en el Comité Federal

Idoia Mendiak organo horretan esku hartu du eta nabarmendu du arlo politikoan zenbait eztabaida garrantzitsu daudela, esaterako, pentsioen geroa, osasun sistemaren finantzaketa edo Konstituzioaren erreforma, eta garai honetan PSOEk behin-behinekotasun egoeran dagoela. “Ez dut uste Alderdi Sozialistak eztabaida horiei indarrez eta konfiantzaz ekin ahal dienik behin-behineko zuzendaritzaren bidez. Gure behin-behinekotasunak indarra eta sinesgarritasuna kentzen digu oraingo eztabaidetan”, azaldu du.

PSE-EEko idazkari nagusiak eztabaida “sakona” egiteko, eta “kongresua ahalik eta lasterren deitzea” eskatu du. Gogoratu du beste kudeatzaile batzuek euren funtzioa bete zutela, kongresu-hitzordua prestatzea, eta orain baino epe motzagoan egin zutela. Idoia Mendiak deitoratu du Kudeatzaileak argudiatutakoa, kongresuaren deialdia egin aurretik eztabaidatu behar dela, alegia, eta alde batera utzi du orain konferentzi apolitikoa egiteko aukera. Horrez gain, Mariano Rajoyk hauteskundeetarako deialdia egin dezakeela ohartarazi du, eta PSEO ez-ustekoan harrapatuko luke "batzorde exekutiborik, proiekturik eta lidergorik gabe”.