Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   PSOEren barne-hauteskundeak

Mendia: "Euskal Sozialistok beti lan egin dugu PSOEren barruan batasuna lortzeko, eta hemendik aurrera ere hala izaten jarraituko du"

PSE-EEren Batzorde Exekutikoa bildu egin da PSOEk eginiko barne-hauteskundeen emaitzak aztertzeko. Hauteskunde horien bidez, alderdiko idazkari nagusi berria Pedro Sánchez izatea erabaki dute.

Idoia Mendiak Pedro Sánchez eta bere taldea zoriondu ditu barne-hauteskundeetan lortutako garaipenagatik.

1. argazkia
Idoia Mendia valora las primarias del PSOE Foto|Socialistas Vascos

"Euskal Sozialistak, gaurtik aurrera, idazkari nagusiaren esanetara egongo gara zintzo gehiengoaren adostasun hori errotzen hasteko, horren bidez kide gehienak integratzeko eta alderdian batasun hori berreraikitzeko". Euskal Sozialisten idazkari nagusi Idoia Mendiak uste du, atzo eginiko PSOEren barne-hauteskundeen emaitza ikusita, "barne batasuna eta leialtasuna izatea ez dela aukera bat, betebeharra baizik, eta alderdi osoak jokatu behar du horrela, salbuespenik gabe".

PSE-EEren batzorde exekutiboa gaur goizean bildu da emaitzak aztertzeko. Hala, Pedro Sánchezek PSOEren idazkaritza nagusia berreskuratu du, Susana Díaz eta Patxi López hautagaiak argi eta garbi gailenduta.

Mendiak Pedro Sánchez eta bere taldea zoriondu ditu garaipenagatik, eta 150.000 militanteek erakutsi duten mobilizazio masiboa nabarmendu du “gure alderdiaren indarra argi eta garbi erakusten baitu”. "Orain, mobilizazio hori, ilusio hori, batasunaren gogo hori, eta barne kohesioren nahiz leialtasunaren gogo hori baliatu behar da Alderdi Sozialistak berriz ere bereganatu dezan gure zain dauden milika eta milaka herritar aurrerakoi eta ezkertiarren konfiantza” esan du.

Zeregin horretan, Euskal Sozialistek beti egin izan duten bezala jokatuko dute, “elkar hartuta eta leialtasunez, aniztasunarekin batera”. “Guztion proiektuarekiko leialtasuna erakustea bateragarria izan behar da Euskal Sozialismoaren beraren proiektua garatzearekin, horren bidez euskal gizartearen elementu bereizleei erantzun ahal izateko” gaineratu du.

PSE-EEren buruak azaldu du Euskal Sozialistok “beti hartu dugula parte soluzioan eta inork baino gehiago defendatu dugula beharrezko balio gisa barruko batasuna eta leialtasuna PSOEk herritarren konfiantza bereganatu zezan". Horrez gain, hau gaineratu du: "horrela izan da beti eta hala izaten jarraituko du datorren hilean egingo dugun Kongresu Federalean".

Horrenbestez, gaurtik aurrera hasiko da Espainiako sozialismoarekin bat egiteko eta bertan integratzeko garaia. Azken aldian nagusitu diren banaketa eta norgehiagoka gainditu behar ditugu. Barne kohesioa eta galdutako senidetasuna berreraiki behar ditugu, eta alderdian dauden sentsibilitate ezberdinak sartu.

 

Barne-hauteskundeak Euskadin 

Datuak begiratzen hasita, Batzorde Exekutiboak emaitzen lehen analisia egin du. Datuek agerian uzten dute mobilizazio handia egon dela militanteen artean, bai Euskadin, bai Espainiako gainerako lekuetan.

Barne-hauteskunde hauek oso garrantzitsuak izan dira demokrazia gauzatzeari begira. Atzo 4.214 militantek bozkatu zuten Euskadin, hautesle-errolda osotik ia % 80k. Esan dudan bezala, partaidetza oso handia izan da, eta alderdiaren etorkizunean parte hartzeko gogoz dauden militanteen inplikazioa eta motibazioa agerian agertzen da.

Patxi López hautagaiak lortu zituen boto gehien Euskadin (kopuru osoaren % 52,4), ondoren, Pedro Sánchezek (% 40), eta, azkenik, Susana Díazek (% 7).

Beraz, Euskadiko Batzorde Exekutiboak balorazio ona egin du, bai bozketa egunaren inguruan, bai barne-hauteskundeen prozesu osoaren inguruan.

Eta Euskadiko Alderdi Sozialistako militante guztiei eskerrak eman nahi dizkiet atzo erakutsi zuten konpromisoagatik eta mobilizazioagatik.

Prozesua oso bizia izan da (PSOEren barne prozesu guztiak horrelakoak izaten dira). Baina posizio jakin bat definitu ondoren, orain guztioi dagokigu leialtasuna erakustea eta bat egitea PSOE berriz ere handia izan dadin.