Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Martxoa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Mendiak: "Ez dago tokirik betoentzat euskal politikan. Alderdi guztiek konpromisoa hartu behar dute herrialdea hobetzeko"

Idoia Mendia PSE-EEren idazkari nagusiak Euskadiko alderdien multzoari eskatu die akordioak bilatzeko eta konpromisoa hartzeko herrialdea hobetzeko eta modernizatzeko. Bere aburuz, "ez dago tokirik betoentzat euskal politikan, baina alderdiek ez lukete alde batera utzi beharko berengan jarri den konfiantza"

1. argazkia
Idoia Mendia en la 11 edición de los premios Ramón Rubial | Foto: Socialistas Vascos

Zehazki, buruzagi sozialista zerbitzu publikoen modernizazioaz, enplegua sortzeaz, autogobernua erreformatzeaz eta "hemen ezberdin pentsatzeagatik hiltzen zizutela denok aitortzetik abiatuta" elkarbizitza eraikitzeaz aritu da.

"Ramón Rubiali, Jesús Eguigureni eta José Luis Rodríguez Zapaterori gure gidari izatea egokitu zitzaien bazterketaren eta indarkeriaren erdian, eta gai izan ziren akordio handiak egiteko eta legaturik onena uzteko: bakea. Nola ez gara gai izango itun horiek zabaltzeko eta Euskadiri onena ekartzeko?, galdetu du.

Mendiak adierazpen horiek egin ditu Ramón Rubial Sarien banaketan. Haren hamaikagarren edizioan, honako pertsona eta erakunde hauek izan dira sarituak:

  • Ramón Rubialen Elkartasun eta Kooperazio Saria. EKINTZAZ LAGUNDU

 

  • Ramón Rubialen Kirol Saria. ÁLEX MUMBRÚ

 

  • Ramón Rubialen Enpresa Saria. SALTO SYSTEMS

 

  • Ramón Rubialen Kultura Saria. JUANJO MENA

 

  • Ramón Rubialen Komunikazio Saria. JULIA OTERO

 

  • Ramón Rubialen Demokraziaren, Bakearen eta Askatasunaren Defentsa Saria. JESÚS EGUIGUREN IMAZ

 

  • Ramón Rubialen Euskal Sozialisten Defentsa Saria. JOSÉ LUIS RODRIGUEZ ZAPATERO