Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   PSE-EEren 8. kongresua

Mendia: "gure helburua da Euskadin ezkerraren eta aurrerapenaren erreferentzia nagusia izatea"

Euskal Sozialisten idazkari nagusia, barne-hauteskundeen prozesua amaitu ostean, Bizkaiko idazkari nagusiarekin (Mikel Torres), Arabakoarekin (Cristina González) eta Gipuzkoakoarekin (Eneko Andueza) bildu da 2014. urtean hasitako aldaketa prozesua sendotzeko asmoz.

Irailaren 30ean eta urriaren 1ean, Euskal Sozialistok 8. Kongresua egingo dugu. Lantaldeak, dagoeneko, hainbat hitzaldi politiko eta organiko egiten ari dira, eta horiek ezarriko dute “Euskal Sozialisten ibilbide-orria datozen urteotarako; horien bidez emango zaio erantzuna gure gizartean dagoeneko sumatzen den iraultza teknologiko handiari".

1. argazkia
Rueda de prensa tras la reunión de Idoia Mendia con los Secretarios Generales electos Foto | Socialistas Vascos

Euskadiko ezkerraren eta aurrerapenaren erreferentzia nagusia izatea da Euskal Sozialisten idazkari nagusiak PSE-EEren 8. Kongresurako finkatu duen helburua. Irailaren 30ean eta urriaren 1ean egingo da Bilboko Euskalduna jauregian.

"Beti izan gara. Baina gaur egun estatus horri eusteko, politiken inguruan berriz pentsatu behar da, eta kontzeptuak berriz planteatu behar dira", azaldu du lider sozialistak Mikel Torres (Bizkaia), Cristina González (Araba) eta Eneko Andueza (Gipuzkoa) probintziako ordezkariekin bilduta. Hiru horiek Alderdi Sozialista osoan egin berri diren barne-hauteskundeetan izan dira hautatuak.

Lantaldeak dagoeneko aurrerapenak egiten hasi dira hainbat hitzaldi politiko eta organikotan. Asmoa da “datozen urteotarako Euskal Sozialisten ibilbide-orria izatea”, gure gizartean sumatzen ari den iraultza teknologiko handiari erantzun ahal izateko. “Euskadi horren aurrean prestatu behar dugu, arrakastaz gaindi dezan” gaineratu du.

Barne esparruko kontuetan hainbat hilabete eman ondoren, Euskal Sozialistek argi dute “orain kanpora begiratu behar dela, kalera, txarto pasatzen ari den jendearengana”, eta “konfiantza dutela Alderdi Sozialista arduratsuan eta indartuan, berriz ere herri honek behar dituen erreforma handiak bideratzeko, eskubideak zabaltzeko, eta gehien dutenen eta gutxienen dutenen artean dagoen gero eta ebaki handiagoari aurre egiteko gai izango baita” gaineratu du Mendiak.

Sozialisten liderrak "Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistema sendoa eraiki nahi du, bidezkoa, eraginkorra eta kalitatekoa, eta, era berean, enplegua, aberastasuna eta berrikuntza sortuko duena”. "Horixe da etorriko den Euskadi. Hori da Sozialistok nahi dugun Euskadi, aurrerapenaren berme gu izanik", nabarmendu du.

Lidergo berriak

Duela gutxi izandako barne-hauteskundeen prozesuaren ondorioz, Mikel Torresek, Cristina Gonzálezek eta Idoia Mendiak 2014. urtean PSE-EEren erakundeetan abiarazi zuten aldaketa prozesua sendotu da. Orain, osagarri gisa, Gipuzkoan, belaunaldi berria sortu da, Eneko Anduezaren ekimenez.

"Pozgarria da frogatzea Euskal Sozialistek aulkiari eusten diogula eta lidergo berriak bultzatzeko gaitasuna dugula ", adierazi du Mendiak. Hala, espero du “orain etengabeko mugimendu hori baliatzea, ideia berriak eta politika berriak bultzatzeko, eta, esaten dudan bezala, Euskadin ezkerraren erreferentzia izaten jarraitzeko".