Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   Euskadi Aktibatu 2020 Topaketak

Mikel Torres: “Euskadik eraldakuntza handiei egin behar die aurre, baina hori PSE-EE indartsu batekin baino ezin dugu bermatu”

1. argazkia
Mikel Torres, junto a los ponentes de la Mesa "Nueva Economía"| Foto: Socialistas VascosMikel Torres, junto a los ponentes de la Mesa "Nueva Economía"| Foto: Socialistas Vascos

Bizkaiko PSE-EEko idazkari nagusiak, Mikel Torresek, esan du Euskadik "Alderdi Sozialista indartsu batekin” baino ezingo diola egin aurre heldu beharrean den “eraldaketa handiei”. “Badakigu garai konplexu batean bizi garena. Baina badakigu ere Espainian Gobernu aurrerakoi bat eta Euskadiko erakunde nagusien buruan ere sozialistak izateak aukera-leiho bat direla euskal gizartearentzat, ez duguna alferrik galdu behar”, gaineratu du.  Erronka horiei heltzeko Euskal Sozialistek NBEk 2030erako ezarritako Garapen Iraunkorrerako Helburuetan oinarritutako programa bati helduko diotela azaldu du Torresek. “Hori da gizarte-itun global berria, guztiok deituak garena eta, gure ustez, herri administrazioen, enpresen eta gizarte antolakundeen bide-orria izan behar duena hamarkada berri honetan aurrera egiteko orduan”, zehaztu du.

Mikel Torres: "Aldaketa klimatikoa, demografiaren auzia, ekonomiaren digitalizazioa erronka globalak dira, baina euskal errealitatetik heldu behar diegu. Euskadi eraldakuntza handien beharrean da eta hori #PSE indartsu batek baino ezin du bermatu 🌹💪". #IdoiaEuskadiAktibatu pic.twitter.com/TIJ3dcaapF

— Euskal Sozialistak (@socialistavasco) January 25, 2020

Lehen mahai-inguruan, "Euskal ekonomia berria: industria, I+G+b, enplegua, prestakuntza" izenekoan, hizlari gisa hartu dute parte Raúl Blancok, Industria, Merkataritza eta Turismoko Ministerioko Industriaren eta Enpresa Txiki eta Ertaineko idazkari nagusiak, Sara de la Rica Ekonomia katedradunak eta Iñaki López Gandaseguik, Aernnova-ko presidenteak.

Foro horretan, Raúl Blancok egiaztatu du industriak duen zeregin garrantzitsua jarduera ekonomikoan, besteak beste, "talentuari eusteko eta parekidetasuna sustatzeko" erronkei aurre egiteko; izan ere, "lan-egonkortasun handiena eskaintzen duen sektorea da, eta lanpostu kualifikatuak eta ondo ordaindutakoak ditu".

❤“Industriak oso zeregin garrantzitsua du jarduera ekonomikoan, besteak beste, talentuari eusteko eta parekidetasuna sustatzeko erronkei aurre egiteko; izan ere, lan-egonkortasun handiena eskaintzen duen sektorea da, ondo ordaindutako lanpostuekin". #IdoiaEuskadiAktibatu pic.twitter.com/JOTgkQx2Nv

— Euskal Sozialistak (@socialistavasco) January 25, 2020

Sara de la Ricak “sozialistena bezalako alderdi batek bere egunez egunekoan oso kontuan izan beharko dituen erronkak" nabarmendu ditu, eta “krisiaren eta aldaketa teknikoaren galtzaileak" seinalatu ditu, batik bat, "langabeziaren kronifikazioaren arazo zeharo larriak” eragindakoak. “Digitalizazioaren, haur pobreziaren eta lan arloan genero-parekidetasunik ezaren erronkak” ere aipatu ditu.

❤️ @saradelarica: “Alderdi aurrerakoi baten erronkek oso gogoan izan beharko dituzte krisiaren eta aldaketa teknikoaren galtzaileak, batik bat, enpleguaren kronifikazioaren arazo zeharo larriak eragindakoak". #IdoiaEuskadiAktibatu pic.twitter.com/lIWIvjoyXt

— Euskal Sozialistak (@socialistavasco) January 25, 2020

López Gandaseguik, bere aldetik, Euskadin sortutako enpresa traktoreak euskal ekonomiarentzat duten garrantziaz jardun du, Gamesa, CAF, CIE edo ITP bezalakoak, baina baita ete teknologiko berriek ere. Eta gogoratu du industriari lagunduz jarduera ekonomikoa laguntzen dela.

❤️ #LópezGandásegui “Azpimarratu beharra dago Euskadin sortutako enpresa traktoreek euskal ekonomiarentzat duten garrantzia, Gamesak, CAFek, CIEk edo ITPek kasu, baina baita ete teknologiko berriek ere”. #IdoiaEuskadiAktibatu pic.twitter.com/ZCyQnJqdHE

— Euskal Sozialistak (@socialistavasco) January 25, 2020