Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Ekaina 2019

AL AR AZ OG OR LR IG
          1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Dokumentuak

partekatu  partekatu

POSTA BIDEZKO BOTOARI BURUZKO ARAU OROKORRAK

1.- Nork bozka dezake posta bidez.

Posta bidezko botoa hauteskundeen egunean dagokien herrian egongo ez direla dakiten pertsonek eska eta gauza dezakete, baita gaixorik edo ezinduta daudenek ere, hauteskundeen egunean (maiatzaren  26an) hauteslekuetara joan ezin badute.

2.- Noiztik eska daiteke posta bidezko botoa.

Hauteskundeen deialdia egiten den egunetik (apirilaren 2a) maiatzaren 22ra arte.    

3.- Nola eska daiteke posta bidezko botoa.

Posta bidez bozkatu nahi duten pertsonek postetxe batean eskatu beharko dute. Posta bidezko botoa eskatzeko modua desberdina da hauteslea postetxera joan daitekeen ala ez kontuan izanda.

Eskatzailea pertsonalki joango da edozein postetxera eta funtzionarioari eskaera egingo dio. Horretarako, beharrezkoa izango da bere NAN, PASAPORTEA edo GIDABAIMENA (hauteslearen argazkia badu) erakustea, baita iraungita badago ere (fotokopiak ez du balio, beharrezkoa da jatorrizko agiria izatea).

Horretarako, inprimaki bat bete beharko du erroldan inskribatuta dagoela ziurtatzen duen egiaztagiri bat eskatzeko. Gero, Hauteskunde Erroldaren Bulegoaren Probintziako Ordezkaritzak hauteskundeetako agiriak eskabidean adierazitako helbidera bidaliko dizkio.

Eskaera egin nahi duen pertsona gaixorik edo ezinduta badago eta ezin bada postetxera joan, bere ordez joango den pertsona bat ahalordetu ahalko du.

Horretarako, beharrezkoa izango da daukan gaixotasuna ziurtagiri mediko baten bitartez justifikatzea. Ziurtagiri hori doakoa da helburu honetarako denean. Horrez gain, izendatu nahi duen ordezkariari notario-ahalorde bat ere eman beharko dio, edo atzerrian bizi bada, kontsul-agintaritzaren ahalorde bat eman beharko dio.

Ahalorde hori ere doakoa da eta hautesle bakoitzarentzat soilik balio du (ezin ditu hautesle edo bozkatzaile bat baino gehiago barne hartu). Horrez gain, hautesle baten ordezkaria ezingo da aldi berean beste hautesle baten ordezkari izan.

Ahalorde hori lortzeko beharrezkoa izango da notario bat ezinduta dagoen pertsonaren etxera joatea eta hark, ezintasunaren ziurtagiri medikoa ikusi ondoren, hauteskundeetan ezinduaren ordezkari gisa jardungo duen pertsonari baimena emango dio.



4.- Nola bidali posta bidezko botoa.


Hauteskunde Erroldako Bulegoak eskatzaileari eskabidean adierazitako helbidera posta bidez bidaliko dizkio hauteskundeetako agiri guztiak boto eskubideaz baliatzeko. Agiri horiek honako hauek izango dira:

Boto-txartelak.
Hauteskundeetako gutun-azala.
Erroldan inskribatuta dagoela frogatzen duen ziurtagiria.
Bozkatzea dagokion mahaiaren helbidea duen gutun-azala.
Erantsitako agiriak nola bidali azaltzen duen liburuxka bat.

Hauteslea agiri hauek entregatzeko unean ez badago etxean, postontzian ohar bat utziko diote dagokion postetxean pertsonalki eta bere NANarekin jaso ditzan, edo gaixoen eta ezinduen kasuan, dagokien ordezkariak jaso ditzan. Ordezkariek ahalordea eraman beharko dute.

Bozkatzeko agiriak eskuratu ondoren, boto-txartela dagokion gutun-azalean sartu behar da. Gutun-azala eskatzailea erroldan inskribatuta dagoela frogatzen duen ziurtagiriarekin batera sartuko da hauteskunde-mahaira zuzendutako gutun-azalean, eta posta ziurtatuz bidaliko da dohainik.



5.- Noiz arte bidali daiteke posta bidezko botoa.



Posta bidezko botoa hauteskundeetako agiriak jasotzen direnetik maiatzaren 22ra arte bidali ahalko da. (Garrantzitsua da azken egunerako EZ uztea).










GOGORATU BEHARREKO PUNTU GARRANTZITSU BATZUK.

Posta bidezko botoa eskatu duten hautesleek ezingo dute hauteskunde-mahaian pertsonalki bozkatu.


POSTA BIDEZKO BOTOA ESKATZEKO EZIN DA NAN, PASAPORTE EDO GIDABAIMENAREN fotokopia aurkeztu. Jatorrizko agiria aurkeztu behar da.


Hauteskundeetako agiriak ezin ditu INOIZ ERE hauteslea ez den pertsona batek jaso. Notario-ahalorde baten bitartez baimendutako pertsonek SOIL-SOILIK egin ahalko dute hori, gaixorik edo ezinduta dauden pertsonen ordezkariak direnean, eta legean aurrez ikusitako bermeekin.


Botoa hauteskunde-mahaira bidaltzerakoan, EZ AHAZTU Erroldan Inskribatuta zaudela frogatzen duen Ziurtagiria hauteskundeetako gutun-azalarekin batera sartzea.


EZ NAHASI HAUTESKUNDE ERROLDAKO INSKRIPZIOAREN ZIURTAGIRIA, hau da, Erroldaren Ordezkaritzak posta bidez bozkatzeko eskatu duten pertsonei boto-txartelekin batera bidaltzen diena, eta ERROLDA-TXARTELA, hau da, Udalak hautesle guzti-guztioi zein mahaitan bozkatu behar dugun jakiteko bidaltzen diguna. ERROLDA-TXARTELAK EZ DU POSTA BIDEZ BOZKATZEKO BALIO.


EZ BIDALI, INOLAZ ERE, bozkatzeko gutuna ohiko postaren bidez (postontzia), baliogabetzat joko baita. BETI BIDALI BEHAR DA POSTA ZIURTATUZ, Postetxe batetik.


Posta bidez bozkatzeko, gaixorik dagoen pertsona baten ordezkari izateko NOTARIO-AHALORDEA DOHAINIK jaulkitzen da. Izatekotan, notarioak gaixoa dagoen tokira joatearen ondoriozko gastuak kobra ditzake (taxiaren faktura...). Komenigarria da gaixoaren senideren bat notariotzara haren bila joatea. Horrez gain, komenigarria da ere gaixoaren ordezkariak notario-ahalordearen kopia bat gordetzea jatorrizko agiria posta bidez bidali baino lehen.


Notarioak ematen duen ahalordea hautesle bakoitzarentzat soilik balio du. Ezin da hautesle edo boto-emaile bat baino gehiago barne hartu


Horrez gain, hautesle baten ordezkaria ezin da aldi berean beste hautesleren baten ordezkari izan.

POSTA BIDEZKO BOTOA ESKATZEKO AZKEN EGUNA maiatzaren 16a da.


HAUTESKUNDEETAKO GUTUN-AZALA MAHAIRA BIDALTZEKO AZKEN EGUNA maiatzaren 22a da.
(Garrantzitsua da azken egunerako EZ uztea).