Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   'Herenegun’ unitate didaktikoak

Pastor: «Euskal Sozialistok terrorismoari zilegitasuna kentzeko unitate didaktiko gehiago egotea nahi dugu»

1. argazkia
El portavoz parlamentario del PSE-EE, José Antonio Pastor, durante la rueda de prensa que ha ofrecido esta mañana en el Parlamento Vasco (Vitoria-Gasteiz) | Foto: Socialistas Vascos.

Euskal Sozialistak legebiltzar-taldeko bozemaramaileak, Jose Antonio Pastorek idatzi bat helarazi die Elkarbizitzako eta Giza Eskubideetako Idazkaritzari, «Herenegun programa zuzen dezan ikasgeletara iritsi baino lehen; euskal gazteek jakin dezaten hemen zer gertatu zen: ezberdin pentsatzeagatik hil egin zutela, hori inoiz gertatu behar izan ez zela eta bidegabekoa izan zela erabat».

Euskadiko memoria historiko berriari buruzko Eusko Jaurlaritzaren Herenegun hezkuntza-programaren material didaktikoek 1960-2018 denbora-tartea hartzen dute barne, eta historiako irakasgaian ematen dira. Horrekin lotuta, PSE-EEk nahi du «terrorismoari zilegitasuna kentzen lagun dezaten, hura izan behar baita ikastetxeetan abiarazi nahi den ekimenaren helburua, ez besterik».

Pastorek uste du material horiek balio behar dutela «euskal gazteek jakin dezaten hemen zer gertatu zen: ezberdin pentsatzeagatik hil egin zutela, hori inoiz gertatu behar izan ez zela eta bidegabekoa izan zela erabat».

Bozeramaile sozialistak informatu duenez, hainbat ohar helarazi dizkiote Elkarbizitzako eta Giza Eskubideetako Idazkaritzari, eta «haiek oso ondo ezagutzen dute gure iritzia behin-behineko material horren inguruan, eta espero dugu ikasgeletara iritsi baino lehen zuzentzea.

Idazkaritzak dakienez, legitimotasuna kentzeko hizkuntza argia eta garbia erabiltzea ezinbestekoa da, eta terrorismoa edo giza eskubideen beste edozein urraketa ezin da beste gatazka sorta bat bihurtu, hala nola lanekoa, ekologikoa, soziala edo frankismoaren aurkako erresistentzia; izan ere, horrelakoak gertatu ziren, eta ohikoak dira Espainiako beste eremu batzuetan. Euskadin ezberdin egiten gaitu hemen batzuek hiltzea erabaki zutela», gogorarazi du.

Horregatik, espero du Jonan Fernándezek zuzendutako Idazkaritzak kontuan izatea PSE-EEk idatziz igorri dizkion desadostasunak eta ekarpenak, materiala zuzentzeko, jakin dadin hemen ezberdin pentsatzeagatik hil egin zutela, bai eta hori aitortu eta konpontzea funtsezkoak direla ere inoiz errepikatu ez dadin.