partekatu
• GALDERAK
OSOKO BILKURAN AHOZ ERANTZUTEKO GALDERA, alokairu sozialeko etxebizitzak esleitzeko irizpideei buruz
Eneko Andueza Lorenzok, Socialistas Vascos-Euskal Sozialistak taldearen legebiltzarkideak eta bozeramaile laguntzaileak, indarrean dagoen Ganberako erregelamenduaz baliatuz, OSOKO BILKURAN AHOZ ERANTZUTEKO GALDERA bat egiten dio Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza sailburuari, Iñaki Arriolari, alokairu sozialeko etxebizitzak esleitzeko irizpideei buruz.
JUSTIFIKAZIOA
Zenbait esku-hartze publikotan eta egunkari-elkarrizketetan, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza sailburuak kezka adierazi du, egungo baremo-sistemaren aplikazioak, hainbat kasutan, nahi ez diren efektuak sortzen baititu alokairu sozialeko etxebizitzen esleipena egiterako garaian.
Gainera, besteak beste, gaur egungo baremoak ez dituzte sustatzen gazteek alokairuko etxebitzak eskuratzeko lehentasuna izateko helburu estrategikoak, ez eta etxebizitzarako eskubide subjetiboaren titularrak asetzea ere.
Horregatik, OSOKO BILKURAN AHOZ ERANTZUTEKO GALDERA hau egiten dio Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza sailburuari:
Zure Saila zein irizpideri jarraituko dio alokairu sozialeko etxebizitzak esleitzerako garaian?