Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Martxoa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Dokumentuak

partekatu  partekatu

  •   LEGEZ BESTEKO PROPOSAMENA

Enpresaren euskal eredu txertatzailea eta parte-hartzekoa sustatzea

Aitor Urrutia Oiangurenek, Euzko Abertzaleak taldearen bozeramaile ordezkoak, Iker Casanova Alonsok, EH Bildu taldearen bozeramaile ordezkoak, Jon Hernandez Hidalgok, Elkarrekin Podemos taldearen bozeramaile ordezkoak, José Antonio Pastor Garridok, Euskal Sozialistak taldearen bozeramaile ordezkoak eta Carmelo Barrio Barojak, Euskadiko Popularrak taldearen bozeramaile ordezkoak, Ganberaren indarreko erregelamenduaren babespean, OSOKO BILKURAN eztabaidatzeko honako LEGEZ BESTEKO PROPOSAMENA egiten dute, enpresaren euskal eredu txertatzailea eta parte-hartzekoa sustatzearekin lotuta. 

  JUSTIFIKAZIOA

Azken hamarkadetan, bi faktore garrantzitsuk aldatu dituzte euskal enpresen testuinguru lehiakorra, eta, orokorrean, mundu osokoena: aurkikuntza zientifikoen aurrerapen azkarrak eta horien aplikazio teknikoak, eta produkzioko, hedapeneko, finantzazioko eta kontsumoko prozesuen globalizazioak.

Aurkikuntza zientifikoen eta beren aplikazio teknikoen garapen azkarraren ondorioz, halaber, pertsonak enpresetan betetzen duten papera aldatu da. Hala, garrantzia galdu egin du indar fisikoan oinarritutako ekarpenak eta makinarekiko atxikipenak, eta, ordea, pertsonengan dagoen ezagutzaren eta berrikuntzaren kudeaketak berebiziko garrantzia hartu du.

Pertsonak, beraz, enpresa mota guztien arrakastan eta lehiakortasunean rol erabakigarria du; izan ere, bere inteligentzia, ezagutzak, sormena, enpatia eta taldean lan egiteko gaitasuna ematen du. Hortaz, sekulako garrantzia duen faktore bati buruz ari gara, betiere zaindu, motibatu, hobetu eta abar egin beharko litzatekeen enpresa-ikuspuntu batetik, enpresa-ekintza horretan arrakasta lortu ahal izateko.

Horrez gain, egoera horrek aukera ematen du pertsonak eta gizataldeak ekintzaren eta enpresen kudeaketaren erdian jartzeko, arrazoi sozialengatik nahiz eraginkortasun- eta lehiakortasun-arrazoiengatik.

Beste alde batetik, globalizazio-prozesuak erronka berriak dakarzkie herrialdeei eta enpresei. Modu horretan, kostuekin lehiatu ezin duten herrialdeek beste konpetentzia-elementu batzuk bilatu behar dituzte, kalitatearen etengabeko hobekuntzan eta haien bezeroentzako balio-proposamen berrietan oinarrituta egongo direnak; izan ere, horrela aurretik aipatutako pertsonen garrantzia indartu egiten da. Horregatik, eredu txertatzaile eta parte-hartzeko bat behar da, partekatutako enpresa-proiektu batean agente guztien inplikazioa erraztuko eta indartuko duena.

Ikuspegi hori duen eredu batek honako abantaila hauek ditu:

  • Berrikuntza-estrategia bat izateko aukera ematen du, zeinak enpresan parte-hartzaile guztien ekarpena behar duen.
  • Enpresen hobekuntza-boterea aprobetxatzea ahalbidetzen du, bertan lan egiten duten pertsonen gaitasunak hobeto aprobetxatzen baitira.
  • Pertsona horiek enpresaren erdigunea izatea ahalbidetzen du, haien osasunerako, lanean duten betetasunerako eta haien giza gaitasunen garapenerako dagozkien abantailekin.
  • Enpresako pertsona guztien ezagutzari balioa ematen dio, eta, ondorioz, haren balioa handitu egiten da; izan ere, enpresaren lehiakortasunak pertsona horiengan deskantsatzen du. Hala, enplegu sostengarriei eta kalitate handiagokoei bide ematen zaie epe luzerako proiektu baten testuinguruan.
  • Produktuari eta zerbitzuari dagokionez, bezeroen eskaerak asebetetzea laguntzen du, eta horretarako, beharrezkoa da geroz eta gehiago langileen parte-hartzea eta ekarpena, eta are gehiago, horien arteko kolaborazio-kultura bat partekatutako proiektu-marko batean.
  • Langileei enpresetako kudeaketan, emaitzetan eta jabetzan sartzeko baimena ematen die, eta horrek haien garapen pertsonala eta profesionala hobetzea lortzen du.

Horregatik guztiagatik, hainbat enpresarik, zuzendarik eta sindikalistak bat egiten dute enpresa-eredu berri baten alde egiteko beharrean, honako birtualtasun hauen sintesia bilatzen aldera:

  • Enpresa-eredu humanista bat, enpresa-proiektuan parte hartzen duten pertsona guztien giza duintasun berdina kontuan hartzen duena, eta kalitatezko enplegua, partekatutako kudeaketa eta gizartean aberastasunaren banaketaren oreka handiagoa bilatzen duena, gizarte demokratikoago, egonkorrago eta ez hain gatazkatsu bati laguntzeko.
  • Enpresa-eredu aurreratu bat, inplikatutako pertsonen ezagutzak, konpetentziak eta gaitasunak sustatzen eta aprobetxatzen dituena (afektibitate-, harreman- eta sormen-gaitasunak barne hartuta).
  • Enpresa-eredu euskaldun bat, bere diseinuan eta funtzionamenduan kontuan hartuko dituena euskal kulturaren sendotasunak eta ahuleziak, eta, horrenbestez, bertan parte hartzen duten pertsonenak ere bai. Era berean, existitzen diren esperientzia zehatzak ere kontuan hartuko dituena, baita EAEko instituzio publikoen bitartez sustatu daitekeena ere, gaur egungo bere gaitasunen testuinguruaren barruan.

Horrekin guztiarekin, esperientziak erakustek du parte-hartzea sustatzeko beharrezkoa dela euskal instituzio publikoek eta agente sozial eta sindikalek aldeko baldintzak sortzea, jasangarritasun soziala, ekonomikoa eta ingurugirokoa lehenesten duen eta interes kolektiboa interes indibidualaren aurretik jartzen duen eredu sozio-produktibo bat errazte aldera.

Baina eredu txertatzaile eta parte-hartzaile horrenganako aldaketa ez da soilik legezko araudi kontu bat, ezta zerbait automatikoa ere: beharrezkoa da kultura kudeatzea eta lantzea eredua aldatzeko. Horretarako, beharrezkoa da enpresaren buru direnen konpromisoa; izan ere, kultura “egunerokotasunean” transmititzen da arduradun nagusi horien adibidearen bitartez, zabaltzen dituzten balioekiko koherentea den jokabide baten bitartez, alegia.

Ondorioz, zuzendaritza-taldearen, enpresarioaren edo arduradunaren ekimena beharrezkoa da aldaketari ekiteko, nahiz eta eredu parte-hartzaile bat efektiboki inplementatzeko beharrezkoa izango duen enpresa osatzen duten atxikimenduak eragitea, baita sindikatuen interesa ere. Horretarako, Langileen Estatutuko 64. artikuluan edo hori garatzen den legerian enpresa-batzordeetara atribuitzen diren informazio- eta kontsulta-gaitasunak ahalik eta gehien aprobetxatuko dira.

 

Enpresaren euskal eredu txertatzailea eta parte-hartzailearen ezaugarriak

Testuinguru horretan, hainbat agente ekonomikok eta sozialek bat egin dute enpresaren euskal eredu txertatzailea eta parte-hartzekoa deitu ahal diogun horren zenbait ezaugarri apuntatzeko, baita bertan garatzen diren enpresa-praktika batzuk ere. Zentzu horretan, enpresa-eredua honako ardatz eta politika zehatz hauetan egongo zen oinarrituta:

1.- Kooperaziozko, koardurazko eta pertsonekiko ardurazko kultura (konfrontazio-paradigmaren aurrean oinarrizko jarrera gisa), honela gauzatuko zena:

  1. a) Konfiantzazko giro bat sortzen transparentzia-politika informatibo baten bitartez, akziodunei eta langileei enpresako aldagai eta politika garrantzitsuei buruz aldizka informazioa emanez.
  2. b) Prestakuntza-plan sistematikoak programatzen eta garatzen, lankide bakoitzeko dedikazio-helburuekin, eta horietan prestakuntza teknikoa nahiz kudeaketa-prestakuntza txertatuz, partekatutako proiektu batean parte-hartze eraginkor bat ahalbidetzeko aukera ematen duena.
  3. c) Lansari-politikak sustatzen, hain zuzen ere, desberdintasun handirik sortzen ez dituztenak eta kohesio sozialari laguntzen diotenak, enpresa-proiekturako gaitasun kritikoak dituzten langileen beharrezko fidelizazioa alde batera utzita.
  4. d) Bertan lan egiten duten pertsonen asebetetzearen eta beharren aldizkako ebaluazio- eta hobekuntza-sistemak ezartzen, zuzendaritzari nahiz langileen ordezkariei inplikatuz.
  5. e) Esklusibotasunik gabe lehenesten barneko promozioa, ardura gehiagoko funtzioak esleitzeko eta, ardura-postuak betetzeko hainbat hautagaien artean aukeraketa egiterako orduan, irizpide objektiboak erabiltzeko, merituaren balorazioari eta ekarpena egiteko aukerei dagokienez.
  6. f) Emakumea baldintza beretan txertatzen.
  7. g) Familia-kontziliazioa errazten.

2.- Langileek parte hartzea kudeaketan eta/edo emaitzetan eta/edo jabetzan (erabateko ondasun- eta lan-banaketaren aurrean). Horrek honakoa ekarriko luke:

  1. a) Kudeaketa-sistema parte-hartzaileak ezartzea prozedura eta tresna egokiekin. Horrek barne hartuko luke isilpeko trataera behar ez duten enpresako erabaki esanguratsuenak langileen ordezkariekin kontsultatzea.
  2. b) Langileen ordezkariren bat enpresako erabakitze-organo eta/edo kontrol-organo goren batean txertatzea.
  3. c) Zuzenean edo bitarteko elkarte baten bitartez (horrela bada, parte hartu nahi duten langileek ekarpen ekonomiko bat egin beharko diote), sarbide kolektibo bat ahalbidetzea enpresara.
  4. d) Langileen ekarpena babestea emaitzen ehunekoarekin, baina enpresan berriz inbertitzeko, horretarako sortua izan den elkarte zehatz baten bitartez.

 3.- Talde-proiektuaren iraunkortasunaren lehentasuna beste edozein interes-talderen interesen gainetik (jendearen interes partzialen lehentasunaren aurrean):

  1. a) Epe motzerako errenta-estrategien gainetik hazkunde-estrategia iraunkorrak lehenestea, negozio-bolumenaren hazkundeak bilatuz, zeinak, merkatuaren egoeraren arabera, modu iraunkorrean lanpostuak sortzea eta mantentzea laguntzen duten.
  2. b) Suspergarri orekatuak garatzea aldi berean akziodun eta langileentzat, hobetzeko helburu bateratu bat izate aldera: lehenengoen kasuan, funts propioen gainetiko errentagarritasuna hobetzeko, eta, bigarrengoen kasuan, ordainsari osoa hobetzeko.
  1. c) Gutxienez, urteko onuren % 50 funts propioak areagotzera gordetzea.
  2. d) B+G ekintzei salmenten gaineko ehuneko bat gordetzea, sektoreko bataz bestekoa baino handiagoa dena.

4.- Finkatzen den komunitatearen beharrak kontuan hartzea (enpresa-ekintzaren eta ardura sozialaren erabateko banaketaren aurrean):

  1. a) Ekintza burutzen ari den herrialdeen legeria hertsiki errespetatzea eta betetzea, bereziki, lanari, ingurugiroari eta fiskaltzari lotutakoa.
  2. b) Onuren ehuneko bat gizarte-erantzukizunen ekintzetara zuzentzea, horri buruz enpresa-batzordearen ekarpenak entzunez.

Horregatik guztiagatik, behean sinatzen duten legebiltzar-taldeek LEGEZ BESTEKO PROPOSAMEN hau aurkeztu dute OSOKO BILKURAN EZTABAIDATZEKO:

Eredu horretarantz aurrera egiteko, Eusko Jaurlaritzak:

1.- Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio Plan Estrategiko bat egiteko, enpresaren euskal eredu txertatzaile eta parte-hartzaile bat sustatzeko, eta oraingo legealdian garatzeko. Plan horrek, beste gauza batzuen artean, honako politika hauek jaso behar ditu:

  1. a) Eredu txertatzaile eta parte-hartzailearen bereizgarriak diren kudeaketa-sistema parte-hartzaileak zabaltzeko eta ezartzeko babesa ematen jarraitzea eta horretan sakontzea, proposatutako aldaketarako funtsezkotzat jotzen diren hedapenak eginez (euskal enpresetan barneko komunikazio-politiken ezarpenean praktika hobeak definitzea eta ezartzea, helburuak definitzea, adierazleak hautatzea…).
  2. b) Enpresaren emaitzetan langileen parte hartzeari dagozkien sistemak ezartzeko berdin-berdin estimulatzea, arrakasta gehien izan duten formulak identifikatzen lagunduz EAEn nahiz Europa mailan.
  3. c) Enpresaren kapitalean langileen sarbidea erraztea, horretarako, langile bakoitzaren ekarpenari laguntza proportzional bat emanez, betiere maximo bat jarrita.
  4. d) Praktika hobeak identifikatzea nazioartean, jabetzan parte hartzea sustatzea laguntzen duten politika fiskalei dagokienez.
  5. e) Egungo araudia hobetuko duen eta boterearen eta emaitzen banaketa-errekerimenduetara hobeto egokituta dagoen berezko legezko bide bat diseinatuko duen lege bat sortzeko aukera aztertzea, inplikatuta dauden langileek ezarritako irizpide zehatzen arabera.
  6. f) Enpresa Parte-hartzaileen Erregistroa sortzea. Bertan kapitalean partizipazio-ehunekoa ezarritako muga minimoa baino handiagoa duten enpresak izena eman ahalko dute. Era berean, ehuneko horrek bere promozioan erabakitzen diren neurriei segurtasun juridikoa ematen lagundu dezake.
  7. g) Eredu txertatzailearen eta parte hartzekoaren ezarpenaren ebaluazio-eredu bat egiten laguntzea, enpresei erregistratutako aurrerapenak identifikatzen lagunduko dien “check list” batekin.
  8. h) Enpresariei eta langileei zuzendutako sentsibilizazio-kanpainetan elkarlanean aritzea, proposatutako eredu txertatzailea eta parte hartzekoa sustatzeko.
  9. i) Ereduaren ezarpenean gailendu diren enpresei prestigioa ematea, sariren baten edo aitorpen baten bitartez.
  10. j) Hobetuz-en bitartez edo modu osagarrian prestakuntza-ekintzak garatzea enpresa-kudeaketari, estrategiari eta abarri buruz. Ekintza horiek, hain zuzen, enpresa-batzordeko kideei, delegatu sindikalei, sindikatuetako liberatuei… egongo dira zuzenduta, modu berezian nahiz batera, inplikatutako enpresen zuzendariekin.

2.- Eskumeneko erakundeei eskatzen die politika fiskalak aplikatzeko, enpresen emaitzetan eta kapitalean langileen parte-hartzeari lagunduko diotenak, alegia. Horietara guztietara hedatuko dira gure artean nahiz mendebaldeko beste herrialde batzuetan dauden praktika hobeak, eta, beste gauza batzuen artean, aztertuko da langileek lan egiten duten enpresaren kapitalari egindako ekarpenak Borondatezko Aurreikuspen Sozialeko Erakundeei egiten dizkieten ekarpenen trataera fiskal berdina dutela.